musikalegi

March 25, 2010

Aurpegia edo ezjakina

Filed under: bitxikeriak

Lehengo batean, laneko atsedenaldian, sekulako parrak egin genituen ondorengo bideoarekin, El Principe Gitano, “Elvis” handiaren “in the ghetto” abestiarekin ausartu zenekoa hain zuzen.

Sekulako aurpegia izan behar da horrela abesteko, edo bestela erabateko ezjakina. Gainera txulo, dotore-dotore jantzita. Hau da hau artista.

Bere fans batek baino gehiagok esango zuen, “ño, nola ikasi duen inglesa gure printzipek“.

Bideoak minutu inguru daramanean botatzen duena bikaina da.

Kontua da oso une alaia pasa genuela berarekin.


March 3, 2010

Adam Green

Filed under: Egungoak

Adam Green da aspaldian oso gustora entzuten dudan musikaria.

Oso ondo sartzen zait. Estilo ezberdinak jorratuaz kanta ederrak egiten dituen personajea.


February 17, 2010

Ostegun-gizena, katakumea eta ni

Filed under: gogoetak, Egungoak

Ostegun-gizenean, Egoki tabernan, begi bat Tuteran eta bestea Maulen nituenean, mingainak ohi baino gehiago pisatzen zuenean eta neskaz inguraturik ligatzeko presto nintzenean, katakumea eta koadrila agertu ziren.

Katakumea, Led Zeppeling zale izanik, taldearen bikaintasuna eta Hard Rock-ari buruz kalakatu (toma Euskitze) zidan. Beti ere bere ironi eta “alukeri” ukituarekin.

Esan beharrik ez dago inguruko uso guztiak uxatu zizkidala.

Honela behintzat, igandea iritsi zen, San Valentin eguna, eta 7K irakurtzean gaur egungo hard rock talde bikain bati buruzko artikulua irakurri nuen. The Answer taldea hain zuzen. Gantzontziloak erakutsiz kaka dariola bagindoaz bezala ibilarazten duten galtzak modan daudenean, hauek galtzak bere lekuan daramazten horietako taldea da.

Hitzako katakume:


February 13, 2010

San Valentin

Filed under: Klasikoak, kuttunak

Otsailak 14, San Valentin, agian urteko egun kasposoenetako bat? Agian.

Baina bada maitasunean kasposidadeaz haratago bizirik. Hona hemen abesti sensual eta erotiko bat, 1969-an Jane Birkin & Serge Gainsbourgen eskutik ezagun egin zen abestia. Goxoa. Goxoa Jane Birkin, abesten eta hantzika. Zoragarria. Ezin dira sentimendu gehiago hemen azaldu…


February 7, 2010

The Stranglers

Filed under: Klasikoak, zuzenean, kuttunak

Youtube-k eman didan aukera, adina edo zirkustantziegatik ikusi ezin izan ditudan gustoko hainbat taldeen imagina izatea izan da.

Horietako bat litzateke The stranglers talde bikaina.

Hona hemen beraien hasieretako abesti ezagunenetako baten bideo bat eta benetan bitxia izan zen kontzertu bateko beste bideo bat. Bigarren bideo honetan nabaria da ingle brasildarrak artean modan jartzeke zeudela.



January 28, 2010

Johnny Cash & Bob Dylan

Filed under: berrikuntzak

Johnny Cash izan da u-torrent-en bidez lortu dudan azken artistetako bat. Hain zuzen bere “man in black, the very best” diskoa.

Eta honerako Bob Dylan-ek idatzia den eta berarekin abesten duen abestia jarri nahi dizuet.


January 19, 2010

Gure Lorearentzako

Filed under: kuttunak

Asko-asko matte dudan nexka txiki batek lau urte bete ditu gaurko honetan. Gure Loreak.

Berarentzako Belle and sebastien taldearen abesti bat jartzea pentsatu dut. Abesti goxo eta alai bat, talde honetan hain ohikoa den horietako bat.

Berak nahiago luke Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en abesti bat, baina autoan nahikoa entzuten ditut.

Urte-askotako politte.


January 12, 2010

2010

Filed under: Klasikoak, berriak

Helburu bat jarri dut aurtengo urterako, Patxi Lopez-ek urte bukaerako hitzaldian izan zuen arreta hobetzea.

Badakit azkenaldian ez dudala atarramentu handirik postak idazterakoan, baina berak, dituen baliabide guztiekin, izan zuen ikuslegoa %0-koa izan zela ikusirik, saiatu beharra dagoela pentsarazi dit. Helburu handiei begiratzeko urtea da hau.

Hasteko har ezazue Pearl Jam-en azken diskoko abesti bat.


December 22, 2009

Musika eta sentimenduak

Filed under: kuttunak, gogoetak

Gaur, inguruko batek izan duen galera bati erantzun beharrean aurkitu naiz. Beharrean diot ze honelako konpromezuak sekula ez dira ongi-etorriak.

Lagunarekin egin dudan aldia, aldi korrektoa izan da. Baina autoan sartu naizenean, Wilco-ren “Airline to Heaven” abestia jarri eta nire baitan tristura, lagunarekiko elkartasuna, berari lagundu nahia, aurrera egin beharra… bezalako sentimenduak piztu dira.

Une aberatsa eta intimoa bizi izan dut.

Aukera izan dut lagun gehiagorekin joateko baina ez naiz damu autoan bakarrik joan izanaz, honela lau alditan edo entzun ahal izan dut abestia.

Gertatu den bezala idatzi dizuet, ez saiatu logikarik bilatzen.


December 15, 2009

Ostadarra

Filed under: Klasikoak, kuttunak, gogoetak

Kolore aniztasuna ez da gaurko egun honen adierazgarri (egun grisa gaurkoa) ez eta bizi dugun garai hauena ere. Ez dut kolore gris horretara mugatu nahi. Kolore ezberdinak ikusi nahi ditut. Eta zalantzarik ez dut ikusiko ditugula.























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan

Licencia de Creative Commons Copyleft lizentzia