Lou Reed
Ikusi al dituzue Lou-ren (barkatu konfiantzak baina, batek horrenbestetan bere diskoak entzun dituenean, zenbait lizentzi hartzeko eskubidea duela deritzot) imajinak Donostiako zinemaldian? Ai ene! Apur bat “xahartu” zaigulakoan nago. Noski, 65 urte ez dira alferrik pasatzen. Baina ze 65 urte. Sekulako pop eta rock abestiak konposatuz eta ondorengo musikagileetan bai jarrera, bai musika eta baita ere gaietan eragin zuzena edukiaz.
Eta noski, izan zuen bere Wild Side-a. Bestela ikusi bere bi klasiko 1974-ean Parisen emaniko kontzertu batean.
Oharra: Sweet Jane abestia, lehengo bideoko abestia, ez da Drindots taldearen Maritxu abestiaren plagioa.
