trip-hop espirituala
Trip-hop bikaina dakarkigute The soulsavers taldekoek. Oso disko interesgarria landu dute Britainiar bikote honek, Mark Lanegan neka ezinaren laguntzarekin. Pelikula triste bat bezalakoa da.
Trip-hop bikaina dakarkigute The soulsavers taldekoek. Oso disko interesgarria landu dute Britainiar bikote honek, Mark Lanegan neka ezinaren laguntzarekin. Pelikula triste bat bezalakoa da.
Zalantza Rolling Stones-en bideo bat ikusterakoan sortu zaidana. Abesten ari dena Mick Jagger al da? Edo gure Pantxoa Carrere da? Alkandora hori, hile horiek… Zenbait eta gehiago ikusi, zalantza handiagoa. Norbait argitzeko gai bada, arren laguntzeko eskatuko nioke.
Revival_arekin jarraituz, 60. hamarkada erdialdeko talde honen indarra gurera ekartzea pentsatu dut. Psikodelia kontzeptua lehenengo aldiz disko batean erabili izanagatik ezagunak dira.
Talde honen diskoen ezaugarria, produkzio lan guztien gainetik, abestiei ematen dieten indarra da, horren adierazle izanik abeslaria (Roky Ericson). Eskainiko diogu honi beste posta bat.
Aukeratu ditudan bi abestiak You’re Gonna Miss Me (beraien lehen arrakasta izan zena) eta Reverberation dira, gutiz atenporalak.
Egin dezagun revival bat eta ikusi dezagun Beach Boys taldearen bideo bat: Good vibrations hain zuzen.
Hilabete honetan bere argitalpenaren 41. urteurrena bete du, askorentzat garai guztietako abesti onenetarikoa dena (ikusi Rolling Stone aldizkariaren zerrenda).
Hasera batetan Pet Sounds diskoan argitaratzekoa bazen ere, azkenean bera bakarrik argitaratu zuten. Pet Sound diskoaren garrantzia izugarria izan baldin bazen ere, zer izango ote zen abesti hau bertan balego: Ez ahaztu, disko hau Beatlesentzat ispirazio iturri izan zela Sgt. Pepper’s Lonely Hearts Club Band (1967), askorentzat pop musikaren diskorik garrantzitsu eta eraginkorrena, idazteko garaian.
Uhinek ez dute sekula hainbeste talenturik eman.
Talde berezia dela iruditzen zait Yeah Yeah Yeahs. Bai jarrerari dagokionez eta bai musika estiloari dagokionez fresko sartzen da New york-eko talde hau.
Ez eguberrietako jaiotza, baizik eta joan den astean izan genuena gure etxean. Jaiotza horri eskaini nahi diot Noir Desir talde bikain honen abesti hau.
Ongietorria izan Aiert.
Ezagutzen ez duenari, Zach Condon-en taldea den Beirut aurkeztu nahi diot.
Aspaldian entzun dudan talderik berezienetarikoa da. Gustoen entzuten dudanetarikoa. Kuriosoa da benetan Estatu Batuar hau; Europa hartu du bere musikaren oinarri, hain zuzen balkaneetako folka. Eta hori 21 urte besterik ez dituenik. Izar handi baten aurrean gaudela asko esatea ote? Bestela begiratu ze bi bideo. Lehengo bideoan bere abesti ezagunenetarikoa den Elephant Gun ikusi ahal izango duzue. Eta bigarrengoan Kocani Orkestar taldekoekin emaniko kontzertu bat (Ze inbidie bertan ez egon izana).
Ondorengo orrialdean kontzertu osoa ikusi ahal izango duzue
Ezagutzen Lavender Diamond taldea? Los Angeles-eko talde honen Folk-Pop-Indie abestiek, hain zuzen IMAGINE OUR LOVE diskoko abestiak, oporretan autoan egin ditugun Km-etan lagun izan ditugu.
Taldearen ezaugarriak, Becky Stark-en ahotsa eta konposizioen maila da. Cocktail bikaina.
Entzun eta zuek erabaki.
Azkenean jarri dute data bere azken lana izango denarena merkaturatzeko. Urriaren 10-a izango da. Saltokietan, CD, binilo, abestien letra, abesti berri, argazki digital eta abarrez osatua dagoen kaxa dotore bat aurkitu ahal izango dugu. 40 liberako balioa izango du.
Taldeak, abestiak eskuratzeko eskaintzen duen beste aukera bat, interneten bidez deskargatu ahal izatea da. Horretarako web-gune bat prestatu dute non abestiak aukeratu ondoren, norberak libreki nahi duen prezioa ordaintzen duen; bai, horrela da, norberak aukeratzen du zenbat ordaindu nahi dituen deskargaturiko abestiak.
Badirudi, honela hiru Radiohead zale talde sortuko direla; alde batetik kolekzionatzaileak, bere talde kuttunak ateratzen duen oro eskura eduki nahi dutenak. Beste alde batetik, zuzen jokatu nahi izango dutenak, entzun dutenari prezio bat ipini eta ordainduaz. Eta azkenik, koiuntura aprobetxatuz, Radiohed-en abesti batzuk dohainik eskuratuko dituztenak.
Abestien zerrenda ondorengoa da:
1. CD-a (Digitalki deskargatu eta kaxako CD nagusian agertuko diren abestia)
15 STEP
BODYSNATCHERS
NUDE
WEIRD FISHES/ARPEGGI
ALL I NEED
FAUST ARP
RECKONER
HOUSE OF CARDS
JIGSAW FALLING INTO PLACE
VIDEOTAPE
2.CD-a (Kaxan bakarrik agertuko diren abestiak))
MK 1
DOWN IS THE NEW UP
GO SLOWLY
MK 2
LAST FLOWERS
UP ON THE LADDER
BANGERS AND MASH
4 MINUTE WARNING
Orain ikusi beharko da ea nolako diskoa argitaratzen duten. Momentuz ez didate sekula huts egin, ondorioz bide beretik jarraituko dutela suposatuko dugu. Eta “erditzearen” zain gauden honetan tori bideo hau gosea kentzeko:
Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan