musikalegi

November 30, 2007

“Abesti Makarra” zerrenda

Musika, neretzako, sentimenduen deskribapen bat izan ohi da. Eta gaur, gorputz makarra dauket. Musika makarra entzun nahi det. Eta zuen laguntzarekin, ideia ona izango dala pentsatu det, abesti makarren HIT ZERRENDA bat osatzea. Horretarako gustatuko litzaidake animatuko bazinateke eta zuentzat makarrena den abestia zein den esango bazenukete. Ea zer moduzko zerrenda egiten dugun. Animatu


Nik, nere ereserki makarra bezala, SLADE taldearen Cum On Feel The Noize abestia aukeratu det: abesteko era, estribiloa, agertokiko jarrera, glam-aren ikuspegia… makarra, ganberroa, ironikoa. Kontzertu makarra eskaintzeko ezinbesteko abestia.



Slade - come on feel the noise
Uploaded by gotti57

November 26, 2007

kraftwerk

Filed under: Klasikoak, kuttunak


Musika elektronikoari sekulako bultzada eman zion laukote bat dakarkizuet gaur gurera. Alemanian, 70. hamarkada hasieran zegoen krautrock korronte musikaleko partaideak ziren kraftwerk taldekoak. Talde honek sekulako eragina izan du ondorengo urteetan eta gaur egun arte egin den musika elektroniko guztian.
Ez izan zalantzarik rock-aren historiako urrezko orrialdeetan txokoa izango dutenik.



November 23, 2007

Musika sarean

Filed under: berriak, Interesgarriak

Youtube eta lastfm-n dagoen informazioa darabilkin orrialde bat sortu dute. Bere izena esfresh da. Bideoak ikusi eta beraiekin zerrendak egiteko aukera ematen du eta horrekin batera, Lyrics Wiki-ren bidez abestiaren letra eduki. Ordenagailuan denbora pasatzeko asmakizun bikaina.

Beste orrialde bikain bat Musicr da. Bideo, abesti letra eta argazkia pilo bat gordetzen ditu. Erabiltzen dituen iturriak Youtube, Yahoo Unlimited, MTV… dira. Latza.

Post hau, bideorik gabe editatuko dut, kasu honetan musika zuek jarri. Onindizuela

November 19, 2007

Azaroak 20

Urtero, azaroak 20 dituenean, lagun bat zoriontzeaz aparte, Euskal Herritarroi, (Katalan, Galiziar eta Espainiarrei bezelaxe) ikaragarrizko kalte egin zigun tipo baten heriotzaz oroitzen naiz (makinak arnasa lasai hartuko zuen) .

Urtero, azaroak 20 dituenean, lagun bat zoriontzeaz aparte, gure amon-attonek, gurasoek, senideek eta lagunek pasako zituzten 40 urteko oinazeetaz gogoratzen naiz.

Urtero, azaroak 20 dituenean, lagun bat zoriontzeaz aparte, tipo horren inguruko jendilajea besteoi demokrazi lezioak ematen ikusteak sekulako inpotentzia sortarazten dit eta are gehiago, gainontzeko politikariek, nolako hipokrisiarekin, jendilaje hori onartzen duten ikusteak. Eta ez onartu bakarrik, jendilaje horren jarraitzaileak ugaritzea eta kalera harrotasunez ateratzea lortu bai dute.

Urtero, azaroak 20 dituenean, lagun bat zoriontzeaz aparte, Diario Vascon, urtero bezala tipo horren eta bere lagunaren eskelak ikustean, egunkari Espainiar horrek gurean duen arrakastaz galdetzen naiz (Bocento taldeko egunkari guztietaz bezala). Eta etsipena sortzen dit jendeak DV neutrotzat hartzea.


November 17, 2007

World music

Historiako Txintxarri esferaren lehenengo bilkura izan danaren biharamunean eta hausnarketak egiten hasteko goizegi bada ere, “munduko musika” etiketaren azpian biltzen diren postak gustora hartuko direla ohartu naiz.

Eta hasteko, sekulako ahotsaren jabe dan Eleftheria Arvanitaki greziarra entzutea gonbidatu nahi zaituztet. Honekin ez dago Greziara ezertara joan beharrik bertako edertasunetaz jabetzeko; edo alderantziz, joateko gogo gehiago jartzen du.

Gozatu, latza data.


November 13, 2007

Zorionak Tontokaletik

Filed under: berrikuntzak

Zorionak Tontokaletik-i bere lehenengo urtebetetzeagatik. Tontokaletik, Alegiako eta Alegiri buruzko Blog bat da, tarteka beste gogoeta batzuk irakurtzeko parada izan badugu ere. Urte oparo honetan herriari eta herritarrei dagozkien gai ezberdinei buruzko postak irakurri ahal izan ditugu.

Eta baita ere zorionak Txintxarriesferari, bere partaide baten urte betetzea guztiona delako.

Eta ezin ba abesti bat jarri gabe pasa eta hor doakizue txintxarriesferaren alaitasun eta edertasunarekin bat datorren Those Dancing Days taldearen abestia


November 4, 2007

Blonde redhead

Filed under: berriak, Interesgarriak


Bi italiar (bikiak) eta abeslari japoniarra duen talde honek, oso musika berezia aurkezten digu 1993. urtetik. Abeslariaren ahots berezia, soinu sofistikatuz inguratzen bikain jakin dute blonde redhead taldekoek, gitarra disonante eta erritmo eta tonalitate aldaketak erabiliaz.
Bere diskoen produkzioetan, Sonic Youth eta Fugazi taldeetako musikariak izan dituzte alboan.
























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan

Licencia de Creative Commons Copyleft lizentzia