musikalegi

November 19, 2007

Azaroak 20

Urtero, azaroak 20 dituenean, lagun bat zoriontzeaz aparte, Euskal Herritarroi, (Katalan, Galiziar eta Espainiarrei bezelaxe) ikaragarrizko kalte egin zigun tipo baten heriotzaz oroitzen naiz (makinak arnasa lasai hartuko zuen) .

Urtero, azaroak 20 dituenean, lagun bat zoriontzeaz aparte, gure amon-attonek, gurasoek, senideek eta lagunek pasako zituzten 40 urteko oinazeetaz gogoratzen naiz.

Urtero, azaroak 20 dituenean, lagun bat zoriontzeaz aparte, tipo horren inguruko jendilajea besteoi demokrazi lezioak ematen ikusteak sekulako inpotentzia sortarazten dit eta are gehiago, gainontzeko politikariek, nolako hipokrisiarekin, jendilaje hori onartzen duten ikusteak. Eta ez onartu bakarrik, jendilaje horren jarraitzaileak ugaritzea eta kalera harrotasunez ateratzea lortu bai dute.

Urtero, azaroak 20 dituenean, lagun bat zoriontzeaz aparte, Diario Vascon, urtero bezala tipo horren eta bere lagunaren eskelak ikustean, egunkari Espainiar horrek gurean duen arrakastaz galdetzen naiz (Bocento taldeko egunkari guztietaz bezala). Eta etsipena sortzen dit jendeak DV neutrotzat hartzea.


4 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://musikalegi.blogsome.com/2007/11/19/azaroak-20/trackback/

  1. faxistak lasai zebiltzek. Gainea artaburu, babalore, akonplejatu batzuk faxistei demokrata izakera eman ziek. “Demokrata” hitze, deneako balio duen hitze. Gure amak eta kartatan txintxonen ibiltzen ditukenen denetako balio duen kartari “monoa” deitzen ziek.

    Comment by ibusg — November 19, 2007 @ 9:28 pm

  2. Baino eozein aitzek ta danak frankon kontra lana indakok dituk…nola iraun zizkin harrek 40 urte?!

    Comment by katakumea — November 19, 2007 @ 11:36 pm

  3. Españoles, Franco ha muerto. ???
    oinordekotza earra utzi zin ba!
    puaj!

    Comment by bedaio3000 — November 20, 2007 @ 12:34 am

  4. Internetek behintzat librego izateko aukera emateik.Aprobetxatu in behar.

    Comment by Administrator — November 20, 2007 @ 3:16 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan

Licencia de Creative Commons Copyleft lizentzia