musikalegi

December 29, 2007

San Silbestre

Filed under: berrikuntzak

San Silbestre iristear da, eta horrek zer esan nahi du? urteak hoberenak eman dituela. Errepasoa egiteko garaia dela; zer izan da hoberena? zer txarrena?

Horrelakoetan, urteko diskorik onenak, abestirik onenak… zeintzuk izan diren aipatzea da profesionalena, baina horretarako ez dudanez ez behar haina informazio ez gogorik eta profesionala ez naizenez, norberak egin dezala bere zerrenda.

Urtea bukatzeko, Mika taldearen Relax(Take it easy) eta Lollipop abestiak aukeratu ditut. Bi abesti alai urtea ondo bukatzeko.

Urte berri urte zar
San silbestre galtza zar.
Urtea ondo bukatu eta hobeto hasi. Urte berrion denoi.



Mika - Relax (Take it easy) 2007
Uploaded by ZapMan69


MIKA - Lollipop
Cargado por Mika-official

December 26, 2007

Beach House

Filed under: berrikuntzak

Famili guztia erdizka daukat, ondorioz medikuengana joan behar naiz, erizain lanak egin behar ditut eta medizina guztien ordutegia eta sekuentzia zein den oroitu behar naiz. A ze oporrak!!!

Eskerrak, estres hau gutxitzeko nere medizina propioa aurkitu dudala; ez, ez du belarrekin zerikusirik, Beach House-en abestiak dira. Musika gozoa da bikote honek egiten duena, ahotsa ere horrelakoa du abeslariak, ederra.

Bere Myspace-n abesti batzuk entzun eta jeisteko aukera duzue.


December 21, 2007

Balerditik

Filed under: berriak

Balerditik-ek, urtebete egin digu. Gure herriari, aldarrikapena, ezinbestekoa bihurtu zaio. Honek urtebete darama, Tolosako udalak administratzen duen Bedaio-ren herri izaera aldarrikatzen. Ea lehen baitlehen lortzen duten. Zorionak eta Gora Bedaio. Askatasuna denontzat

Eta ospatzeko G5-en bideo bat.


December 14, 2007

40 urte

Nere lankide batek zion, aurten 40 urte egin zituela eta San Ferminetara bakar-bakarrik joan behar zuela ospatzera. Gero, hankako lesio bat medio, etxean gelditu behar izan zuen. Baina seguru nago ondo ospatuko zuela.

Duela 40 urte argitaratu ziren bai eta ere, Rock-aren historiak eman dituen disko garrantzitsuenetariko batzuk. Rock unibertsoaren urterik hoberenaz ari ote gara? Neretzat bai.

Ikusi dezagun zerrenda:

1.-Beatles-en Sgt. Pepper’s Lonely Hearts Club Band: Musika, gazteen aisialdirako tresna bat izatetik adierazpen artistiko bat izatera pasarazi zuen diskoa. Historiako diskorik hoberena ote? Bost pistekin nola egin hori dena?

2.-Velvet Underground-en The Velvet Underground and Nico: (disko hau 1966 grabatua izan zen, baina arazoak zirela eta 1967-an argitaratu zuten) latza. Bai jorratzen zituzten gaiei dagokionez, bai alde musikalari dagokionez, sekulako ekarpena egin zuten. Rock-a jada ez zen inuzentea. Gerora eragin itzela izan zuen diskoak eta taldeak.

3.-The Byrds taldearen Younger Than Yesterday: Rober McGuinghn-ek gitarrari beste dimentsio bat eman zion. Folk rock eta country rock-aren erregek? zoragarria.

4.-Pink Floyd taldearen The Piper at the Gates of Dawn: Rock psikodelikoa-ren aitzindariak? (Barkatu beatles) Historiako disko eraginkorrenetariko bat. Argi dago Syd Barrett beste planeta batetara joaten zela ispirazio bila. Lastima honena.

5.-The doors taldearen the doors: Jim morrison-en ahotsa eta probokazioa eta taldekideen laguntza musikal bikaina. Talde bikaina.

6.-Jimi Hendrix Are You Experienced?: Feedback-aren errege. Basatia.

Eta gehiago daude, baina ez zaituztet nazkatu nahi:

Diskoen jaiotza bikaina, jendearena … baitare. Zorionak denoi. Kuarentones.

December 7, 2007

Eddie Vedder

Filed under: berriak, kuttunak

Pearl Jam-eko abeslariak bere lehenengo lana argitaratu du. Sean Penn-ek zuzendu berri duen Into the Wild pelikulari musika jartzen dion diskoa da eta lan ederra egin duenik ezin ukatu. Rock-a alde batetara utzi eta gustora entzuten den Folk-a fakturatu digu, berak bakarrik dakien legez ahotsarekin sentimendu pilo bat transmitituaz. Instrumentu guztiak berak jo ditu.

Egia esan behar bada, gogokoa dut, bai bere musika eta bai pertsona bezala transmititzen duen integridadea. Eta berdin taldea.























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan

Licencia de Creative Commons Copyleft lizentzia