musikalegi

January 26, 2008

Lorea

Filed under: berriak

Gaur, iaz ikus-entzun nuen abesti batekin topo egin det. Abestia El perro del mar taldearen God Knows da. Aipatu izen horren azpian Sarah Assbring dagoela. bideoa ere ederra da. Eta orduan bezelaxe, geroz eta zakarragoa dagoen bihotz hau, goxatu, bigundu, leundu egin da eta egun hauetan bere bigarren urtea bete duen alabatxotaz gogoratu naiz eta berari eskaintzea pentsatu dut abestia.
Zorionak guapa!!!

P.D. Amatiño, Txinan eginiko Pirritx eta Porrotxen panpinak oparitu dizkiete eta… ze gustoa dabil, Euskal herriko ume guztiak bezala asko matte ditu.


January 21, 2008

Sly & the Family Stone

Filed under: berrikuntzak

Entzun dezagun Sylvester Stewart (Sly Stone izen artistikoduna) eta bere familia. 60 eta 70 . hamarkadetan jendea dantzan jartzen zuen Funk bikaina egiten zuten.

Gerora Beastie Boys, Public Enemy, Fatboy Slim, Ice Cube eta enparauek berreskuratu zituzten. Latza.


January 15, 2008

Amatiño

Gaur goizean irratian entzun dut eta posta bat eskaintzea otu zait. Amatiño jeltzalea ez dago lasai. Urduri dago gure jeltzalea. Arrazoia, jeltzaleek ETB-ko pailazoengatik apustu itsua egin zutela eta dutela, eta boikotatu izan dituzten pailasoek merchandising kontuetan sekulako jipoia eman dietela joan den eguberrietan, hau da eta garbi esanda Olentzerok Pirritx eta Porrotx aukeratu dituelako.

Erretxinduta dagoela antzematen zen, “pikatuta”.

Duela 20 urte jendea (badirudi Amatiñoren ustez ezker abertzalekoak) kexatu egiten omen zen hemengo enpresarioak txinakin laneko hartu-emanak zituztelako eta orain Pirritx eta Porrotx-ek Txinan egin omen dituzte bere panpinak.

Lasai Amatiño, AHT-ren diruak zuentzako izango dituk, superportukoak ere bai… Lasai egon hadi. Ez harrapatu kasketarik.

Ondoren Xabier Leteren abesti bat izorratu du. Mesedez, etzak abestu gehiago. Eta abestekotan izan dadila GORA ta GORA.

Olentzerok bazekik aukeratzen.


January 11, 2008

Nick cave

Filed under: Klasikoak, kuttunak

Nicholas Edward Cave jaiotzez. Goitik beherainoko erabateko artista. Gogokoenetako bat dudala esatea ez da gehiegikeria. Australiar honek bide luzea egin du eta egingo duela dirudi, bai bere betiko Bad seeds taldearekin ( ze izen “politte”) edo bai beste proiekturen batekin, azkenengoa grinderman (jarriko dugu horrelako batetan). Definitu ezin daitekeen musika egiten du, horren erruaren parte handi bat hazi txarrena baldin bada ere.Transgresoreak dira.

Aukeratu dudan abestia 2003.urtean “Nocturama” diskoan argitaraturiko “Bring it on” bikaina da. Bertan gainera, The Saints mitikoetako abeslariak laguntzen dio abesten. Talde latza hau ere. Badute zerbait Australiarrek rock-a egiteko garaian beste inon ez dutena. Ea gogoko dezuten.


January 5, 2008

1977-12-31

Filed under: Klasikoak, zuzenean, kuttunak


1977-12-31 zen, rock-aren zuzeneko diskorik indartsuenetako bat grabatu zen eguna. Nola ez, Ramones-en “it´s alive“-etaz ari naiz. Aspaldian, bakailoak Gaztetxeak ere hartu dituen garaietan (zenbait gauetan Alegiakoa bai behintzat) Rock-a aldarrikatu dezagun. Eta zer hobeto disko hau baino. Abesti latzak, indarra, jarrera… DIOS!!! Dena du. Burua gora eta behera mugitzen jartzen du, ileak libre sentituz (ilea eduki behar, klaro). Handiak izan ziren.
PD: Norbaitek esango dit, hori ez dela bakailoa, zera baizik… panplinas.
























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan

Licencia de Creative Commons Copyleft lizentzia