musikalegi

January 15, 2008

Amatiño

Gaur goizean irratian entzun dut eta posta bat eskaintzea otu zait. Amatiño jeltzalea ez dago lasai. Urduri dago gure jeltzalea. Arrazoia, jeltzaleek ETB-ko pailazoengatik apustu itsua egin zutela eta dutela, eta boikotatu izan dituzten pailasoek merchandising kontuetan sekulako jipoia eman dietela joan den eguberrietan, hau da eta garbi esanda Olentzerok Pirritx eta Porrotx aukeratu dituelako.

Erretxinduta dagoela antzematen zen, “pikatuta”.

Duela 20 urte jendea (badirudi Amatiñoren ustez ezker abertzalekoak) kexatu egiten omen zen hemengo enpresarioak txinakin laneko hartu-emanak zituztelako eta orain Pirritx eta Porrotx-ek Txinan egin omen dituzte bere panpinak.

Lasai Amatiño, AHT-ren diruak zuentzako izango dituk, superportukoak ere bai… Lasai egon hadi. Ez harrapatu kasketarik.

Ondoren Xabier Leteren abesti bat izorratu du. Mesedez, etzak abestu gehiago. Eta abestekotan izan dadila GORA ta GORA.

Olentzerok bazekik aukeratzen.


5 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://musikalegi.blogsome.com/2008/01/15/amatino/trackback/

  1. Artaburuak, Alprojak, Arraroak, Anormalak, Atrebituak, …. zenbat A.
    Amatiño, Joseba Arregi, Ardantza, Atutxa, Aznar, ….. A gehiegi ufff.

    Comment by ibusg — January 15, 2008 @ 7:01 pm

  2. Etb-ko pailazoak perpetuatzen ere saiatu ituen, Junior bertsioarekin, eskerrak gaizki atera zen (ez tek harritzekoa gaizki atera izana…), bestela nork aguantatu tortura hori. Ea noiz jubilatzen diren.
    Amatiñoren kasketak badik sendagaia, ikusi Pirritx eta Porrotx gehiago, balore asko lantzen dizkie ta, berdintasuna, elkartasuna…ondo ingo die.

    Comment by bedaio3000 — January 16, 2008 @ 9:25 am

  3. “Maite zaitut” kanta eskaini behar hioan. Beti iruditu zaidak geniala Xalbadorren bertsorik famatuena, txapelketan txistu jo zieteneko hura ” txistua jo didazue baina… maite zaituztet orainik”Ironikoki komunikatzen duen guztia, maite zaituztet horren barruan esaten duen guztia ezingo litzateke hitzez esan eta gutxiago zortziko haundi baten.
    Beraz Amatiñori, pila pila patata tortila.

    Comment by FELIX — January 16, 2008 @ 9:30 am

  4. Aupa Silber. Blog potentea daukak. Earra. Segi hola. Tarteka beidatuko diat. Cave-n bideoa kristona. Eta urteko onenak ere (banian gogoa ezagutzeko jende hori…). Ta klasikoak. Ta komentario politikoak… EARRA. Joxi Imaz

    Comment by joxi — January 16, 2008 @ 1:04 pm

  5. eskerrik asko Joxi animoengatik. Saiatuko nauk hola jarraitzen. Eta felix-i kasu eginez. Bideoa aldatuko deu.
    AMATIÑO ZU ERE, MAITE ZAITUT.

    Comment by Administrator — January 16, 2008 @ 2:39 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan

Licencia de Creative Commons Copyleft lizentzia