Gozamena
Ez zait beste hitzik etortzen burura abesti hau entzuten dudanean. Ze sentsazio politak. Minutu eta segunduak mantsoago igarotzen dira.
Abestia Leonard Cohen-en “Sister of mercy” da, baina kasu honetan Beth Orton abeslariak abestua. Cohen-i egin zioten I´m your man homenaldi diskoan agertzen da. Disko osoa da zoragarria eta ahal badezue lortu ezazue. Eta lortu ondoren, maite dezuenari jarri eta une eder bat igaro ezazue.
Entzun, utzi egiten ari zaretena, eta entzun, eta gozatu, eta maitatu.

Politte dek kanta, baño nik nahio dit Nick Cavek Suzanne kantatze dunekoa:
http://www.youtube.com/watch?v=YtRK47eRgAY
Comment by katutzarra — March 3, 2008 @ 10:54 am
ba nik hementxe entzungo nuke gustora SUZANNE
http://www.youtube.com/watch?v=Zqu3U05tkAw
Comment by ed — March 3, 2008 @ 9:37 pm
Ne iritziz jatorrizko bertsioa izatek hobena ia beti baino bai katutzarrak aipatutako bertsioa ta silberrek aipatutakoa’re oso onak dituk. Musikan sukaldaritzan bezela pasatze dala usteit nik, produktu onakin jateko txarra jartzen duna sukaldari txarra dek. Baino beste kantan bat aukeratzekotan nik hau aukeratuko nike:
http://youtube.com/watch?v=dSWgnSE8A-I&feature=related
Comment by katakumea — March 5, 2008 @ 11:51 am