Nick Cave
Iritsi zen eguna eta Nikolas Euskal Herrira etorri zen. Nikolas eta bere hazi txarrak. Ezin ba hutsik egin. Lehenengo aldia nuen Nikolas ikusteko.
Kontzertuan zehar txandakatuz joan zen abesti indartsuak eta pausatuagoak. Klasiko asko errepasatu zituen. Indarra transmititzen eta zerbait berezia dutenik ezin ukatu. Ni behintzat, amaieran nekatua baldin banengoen ere, nahiko gustora egon nintzen.
Baina zalantza batzuk baditut; Norbaitek teklaturik entzun al zuen kontzertuan zehar? Nik behin. Norbaiti baxuak burua lertu al zion? Neri amaieran kasi-kasi, gehiegi entzuten zela iruditu zitzaidan. Nikolas zenbait abestietan, bere pedora joaten zela iritzi al dio norbaitek? Zergatik esan zigun hainbeste aldiz fakiu? hain kristaua izanda, pekatua dela jakin beharko luke.

ba ibarratik azkenean ez genian exkursioa antolatzea lortu. Pena. Garako kritika irakurri nian, eta han ere esaten zian, “ondo, baino…” (gehiago espero zuen nonbait kritikoak). Nik Cave azkeneko aldiz “Jesse James-en asesinato koldarra” pelikulan entzun eta ikusi diat (berak egin dik soinu banda) eta kantatzen ere agertzen duk. Gustora ikusi nian.
Comment by joxi imaz — May 1, 2008 @ 11:36 am
Heorrek esan dek Joxi, eta hitzegindako jende gehiagoren inpresioa hori dekela esango nike; gehio espero genian denok, baina Nick Cave ikusteko gogok, neurri baten behintzat, beste guztia eramangarria bihurtu zin.
Comment by Administrator — May 2, 2008 @ 4:56 am