musikalegi

May 28, 2008

Big umbrella

Filed under: berriak, gogoetak

Big umbrella bat da behar deguna udaberri hau pasatzeko. Egunero degu euria. Menia ttiki bat eta hor degu berriro hain beharrezkoa den likidoa.

Lasai, Kings Have Long Arms taldearen abesti bikain honekin argia ikusiko dezue berriro zeruan.

Gozatu, ederra da eta.


May 25, 2008

Reservoir Dogs

Filed under: Klasikoak

Reservoir Dogs filmeko abesti bat ekarri nahi dizuet oraingoan. Stealers Wheel taldearen Stuck In The Middle With You abesti zoragarria. Tarantinok poltsikotik ateratzen dituen harri bitxi horietako bat. Posible ote da pelikula ikusi duenak, abesti hau lapurretako batek poliziari belarria moztutzen dion imaginarekin ez erlazionatzea? Eszena latza, pelikula guztia bezala. Eszenako irudiak ere hemen dihoazkizue.



May 10, 2008

HEAVY TRASH

Filed under: Klasikoak, zuzenean

HEAVY TRASH-en kontzertua izan dugu aste honetan kafe antzokian. Jon spencer-en talde berria. Ez dakit nola joan ote zen baina ikusi ezazue Jon spencer ze nolako kontzertuak emateko gai den, kasu honeta bere blues explosion taldearekin, azkenean apur bat sobreaktuatu egiten badu ere.


Eleftheria Arvanitaki

Filed under: zuzenean, kuttunak, gogoetak

Maiatzaren 1-ean izan zen Eleftheria Arvanitaki andereinoa Donostian. Cave jauna ikusi eta 8 egunetara hain zuzen. Eta han ginen bikotea eta biok, okasiorako prestaturik.

Honek etzuen hutsik egin, ez horixe. Ze maila berak, eta bere 7 laguntzaileek. Ikaragarria. 8 egun lehenagoko kontzertutik “bueno” batekin irten banintz ere, oraingoan ezitzaidan horrelakorik gertatu. Hori bai, oraingo honetan ere ez nuen jaso espero nuena, kasu honetan motz gelditu zen espero nuena. Ze indarra. Latza izan zen.

Eta konparazioekin jarraituz, 8 egun lehenago, Cave jaunak inolako interesik ez bazuen azaldu kontzertua eman beharreko herrialdearen errealitatea ezagutzearren (bere uste inozoan Espainian zegoen), Eleftheria Arvanitaki andereinoak, txuleten laguntzekin, kontzertuko sarrera hitzak eta amaierako taldearen aurkezpena, Euskaraz egin zituen. Bejon deiola.























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan

Licencia de Creative Commons Copyleft lizentzia