Reservoir Dogs
Reservoir Dogs filmeko abesti bat ekarri nahi dizuet oraingoan. Stealers Wheel taldearen Stuck In The Middle With You abesti zoragarria. Tarantinok poltsikotik ateratzen dituen harri bitxi horietako bat. Posible ote da pelikula ikusi duenak, abesti hau lapurretako batek poliziari belarria moztutzen dion imaginarekin ez erlazionatzea? Eszena latza, pelikula guztia bezala. Eszenako irudiak ere hemen dihoazkizue.

Bai bai, latza dek pelikula ta eszena hau ze esanik ez!!…parrandan’e kanta hau jarritakon jende askok iteik Mr Blondek iteun dantza…dudik bare zineko momentuik mitikonetakoa.
Comment by katakumea — May 26, 2008 @ 3:15 pm
Kanta eta pelikula elegantea. Beste batean, nik ere kanta baten proposamena egin nahi diat. Sorpresa!
Comment by ibusg — May 26, 2008 @ 8:58 pm