musikalegi

June 28, 2008

Eutsi!

Filed under: gogoetak

Eutsi! Gustoko Slogan-a dut.

Eusteak ematen dio bati garaipena. Bizitzak, bata bestearen atzetik jartzen dizkigun froga ezberdinak gainditzeko ezinbestekoa du gizakiak eustea. Eta froga faltarik ez da izaten.

Eutsi beharra dago norbanako zein herri bezala irauteko. Euskal herritarrok badugu eusteko grina hori, nola iraun bestela hainbeste mendeetan eutsi gabe ez bada?

Eutsi eta slogan hitzak uztartzeko, Eutsi! filmako abesti nagusiaren bideoa jarri nahi dut. Gose, Arrasatear taldearen abestia da. Talde interesgarria dugu, eskusoinuari bere lekua aurkitzen laguntzen duten talde horietako bat.

PD:Ea Alemaniarrek ere eutsi eta espainiar selekzioa garaitzen duten. Ez dakit espaniar eta espainiarzale diren Euskal herritar kazetarien lerdea jasan ahal izango dudan. Horri ere eutsi egin behar.

PD: Kezkatua nago espainiar selekzioen kontuarekin, aspaldian armariotik irteten ari diren Euskal herritarrekin. Mesedez Eutsi, eta itzuli berriro armariora.


June 14, 2008

Anbizioa

Filed under: Klasikoak, gogoetak

Musikalegiko arduradun bezala, blog-ari beste dimentsio bat ematea pentsatu dut. Lados-eko dokumentalek eta radio3-eko saioek duten snob kutsua eman nahi diot.

Honetarako, bidea jorratzen lagunduko didan kultuko talde eta abesti bat erabiltzen hasiko naiz. Hartu lasai eta entzun, entzun eta hausnartu. Sakona da.

Badator Musikalegi berria. Hau beste esfera bat da.

Ea zer deritzozuen.


June 7, 2008

Clinic

Filed under: berriak, Interesgarriak

Clinic taldearen bi abesti eskaini nahi dizkiot nahi duen edonori. Eskaintza jasotzen duenak, jakin dezala liverpool-goa dela, beraien musika konponketa elektronikoaz jazten duen indie-rock talde hau eta Radiohead-ekin jotzekoa dela udako kontzertu erraldoi horietako batean. Eta kontzertuak maskarilekin ematem dituztela. Besterik gabe, zeontzat.



June 2, 2008

The Sonics-The Fuzztones

Filed under: Klasikoak, kuttunak

Aste buru honetan The Sonics eta The Fuzztones taldeen kontzertuak izan ditugu Euskal herrian.

Zer esan The Sonics-etaz. 19-ren bat urte nintuela ezagutu nuen, zinta (noski pirateatuak) eta binilo formatoetan (oraindik Garage-agoa). Garajeek kotxea sartzeko leku bat izateaz aparte, rock indartsua egiteko balio zutela irakatsi zuten. 60. hamarkadan bazen Punk-a. Eta basatia eta indartsua zen.
Entzun bideoko Psycho klasikoak aurkezten dizkigun gitarrak eta abesteko era. Klasiko baten aurrean gaude. Latzak orduan eta orain.

The Fuzztones ere ez da makala. 80.hamarkadan Garage rock-ak izan zuen revival-eko partaide garrantzitsuenetakoa dugu. Hau ere kultuko taldea da. Jarraitzaile kopuru handia ez baina horiek fidelak. Beraiek bezala. Beraien klasikoetako bat 1-2-5 abestia da.

Ea tabernetan honelako rock bikaina noiz entzuten dugun, hau betiko musika baita, garagardo hotz batekin entzun beharrekoa.
























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan

Licencia de Creative Commons Copyleft lizentzia