musikalegi

July 14, 2008

Herriko festak

Karmen-en eguna iritsi da, eta horrekin batera Alegiako jaiak.

Musika emanaldiei dagokionez Ruper Ordorikaren kontzertua genuke ekintza azpimarragarrienetako bat (asteartea 15).

Ezin ahaztu ezta ere, Tapia eta Leturia, Boulebarreko kontzertuak, berbenako taldeak, txarangak, herriko trikitilariak, dultzaineroak… bejondiela denei.

Eta girotzeko har ezazue Joseba Sarrionaindiaren hitzetan oinarritutako Ruper-en Hiriak abestia. Bi maisu helburu bati loturik.


July 10, 2008

Awesome Color

Filed under: berriak

Stooges eta garaikideen eskolako talde honen bideoa eskaini nahi dizuet. Awesome Color-ekoak ez dut uste ezer berririk sortzea doazenik, bere asmoa, badirudi, entzun dutena berregitea dela. Bolumen gutxiagorekin agian, baina zikintasun berarekin. Eta berregitea diot eta ez kopiatzea, zeren eta bere musika ezaguna egiten den neurrian, freskotasun bat ere nabari zaie.

Gozatu, oso onak dira eta.


July 5, 2008

BOOKER T & THE MG’S

Filed under: Klasikoak, kuttunak

1962-ko R&B zoragarri bat entzutera gonbidatu nahi zaituztet. Estudioan bapatean sorturiko abesti bat. Oso gogokoa dut bere erritmo sarkorra, bere gitarra riff-ak eta organu melodia.
Ez zen nolanahiko taldea BOOKER T & THE MG’S, ez horixe.























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan

Licencia de Creative Commons Copyleft lizentzia