NAHIA

Punk-aren garaiko (EH-an ez dakit sekula garaia amaitu ote den) “sloganak” entzuten nituenean, faltan botatzen nituen beste era batetako letrak.
Eta ez soberan zeudelako aldarrikapenak, alderantziz, behar-beharrezkoak izan ziren eta dira, baina maitasun gaietan ere bazen eta bada zer aldarrikatu.
Ni naiz zure nahia abestiak badu bere probokazio puntua. Nori ez gustatu ingurukoarengandik horrelako gauzak entzutea?
“Bankuak lapurtu egiten dutela” entzutea ondo dago baina “behin martxa hartuta nago blai” ere bai.
kontuz A estiloarekin.
