Egungo gizartea indibidualista denik ezin ukatu. Geure premiak bete ahala, bost axola beste guztia. Tarteka, “ze pena ..” esan eta segi aurrera.
Bada jendea, ordea, honi kontra eginez, bildu eta nahi duten/dugun guztientzat gauzak egiteko prest daudenak, bere denbora eskainiaz.
Horietako batzuk dira gure herrian, Alegian, irailaren 15 inguruan Kalebeheko festak antolatzen ibiltzen direnak. Eta badirudi, aurten ere izango direla.
Eta ospatzeko, dantzarako musika bikaina igiten duen Señor Coconut Alemaniar-Txiletar honen musika.
P.D.Bukatzeko, galdera bat egin nahi nuke. Blogak, indibidualizazioaren adierazle ote dira?
