Doinua eta esanahia
Haur jaio berriei hitzegiterakoan, doinuak, sekulako garrantzia hartzen du. Doinuaren arabera lasaitasuna edo/eta maitasuna trasmititu ahal dizkiegu, edo alderantziz. Berdin da zer esaten diegun; sekulakoak eta bi esaten badizkiegu tonu goxo batean, haurra goxo sentituko da, maitatua sentituko da eta lasaitasunarekin erreakzionatuko du. Alderantziz, hitz goxoak era zakarrean esaten badizkiogu, haurrak urduritasunarekin erantzungo du.
Beraz ezinbestekoa da doinuaren garrantzia haurrekiko komunikazioan.
Berdina gertatzen zait niri musikarekin, gustoko nota sekuentzi batek sekulako bizitza ematen dit, esanahia ez badut ulertu ere. Gauzak beste era batetara ikus arazten dizkit, sekulako lasaitasuna lortzen dut, gozatu egiten dut, benetan dizuet.
Horixe gertatu zait aurten MGMT talde bikain sideralaren “Time to pretend” abestiarekin. Entzun eta entzun ariko nintzateke behin eta berriz.
San Silbestre ona igaron eta urte berri on.

