Mikel Laboa
Egun batean izarren hautsa bizigai bilakatu bazen, atzokoan, alderantzizko bidea hartu zigun Mikelek.
Pirritx eta Porrotxek kalejiara batean dioten bezala “zaharra haztu gabe, sortuaz berria” ibili zen Mikel. Inork ez bezala uztartu zituen gure iragana eta gure geroa.
Sentimenduak sentimenduak direla eta norbanakoarenak direla ahaztu gabe, zihur naiz, Mikelek, Euskaldun eta Euskaldun ezdirenen bizia, hamaika sentimenduez mozorrotu zuela eta mozorrotuko duela, eta hori ez du edozeinek egiten.
Eskerrik asko Mikel. Bejondizula.
