Les négresses vertes
Aste buru honetako 7k-n, Gogol Bordello taldeari buruzko artikulua irakurri eta taldearen bideoren bat ikusteko asmoarekin, youtube-n sartu naiz. Gustoko egin zaizkit entzun ditudan abestiak eta berari buruz posta idazten hastera nindoanean, Les négresses vertes taldea etorri burura eta bere bideoak ikusteari ekin diot.
Benetan kuttunak izan genituen sasoi batetan gure etxean. Makina aldiz ipini genuen binilozko diska izan zen Mlah. Oroitzen naiz anaiari urtebetetze batzuetan oparituriko diskoa izan zela, duela 18-20 urte.
Zalantzarik gabe, taldearen adina errespetatuaz, eta bi taldeen arteko mailari buruzko konparaziorik egin gabe, Les négresses vertes taldearen bi abesti ipintzea pentsatu dut, hain zuzen arestian aipaturiko diska zoragarri horretako bi abesti.
Eta barkatu diezaiatela Gogol Bordello taldekoek, baina ezin nuen omenalditxi hau egin gabe pasa. Aurrerago izango dute beraiek ere leku bat blog honetan.
