Bristolera asteburu pasa
Bristol, Ingalaterrako hego-mendebaldean aurkitzen den hirira kontzertu batetara joatea plan ederra izan daiteke (beste edozein lekura bezala).
Bertan 90. hamarkadan hain ospetsuak egin ziren Portishead eta tricky bezalako trip-hop taldeak ikusi genitzazke. Baitaere oso kritika onak jaso dituen Martina Topley-Bird andereinoa ikusi genezake.
Arazoa, prezioaz aparte, bidaian ia ostiral eta igande osoa erreko dugula izan daiteke, eskala bidez iritsi beharko baitugu bertara. Nik begiratu dudan orrialdean, eskalak Paris edo Paris-Amsterdan izan behar dutela atera zaizkit.
Baina lasai, blog honek, Bristolera joan gabe musikari hauek ikusteko aukera ematen baitizu, Asymmetric Digital Subscriber Line edo trasmisio inalanbrikoa zihurtatuko digun Wi-fi atzipen puntua edukitzea besterik ez duzu (Oso gai arriskutsutan sartu naiz eta hanka gehiago sartu aurretik banoa).
Oraingoan Martina Topley-Bird andereinoa ikusiko dugu. Tricky-ren lehen diskoan zenbait abestietan abesten parte hartu zuen emakumea.
Ea gustuko duzuen.
