Vampire weekend
Azken boladan, talde interesgarri asko agertzen ari dira musika independientearen munduan. Askok gainera, bere musikaren zutabe nagusitzat erritmoa dute. Erritmo ezberdinekin jolasten dute. Erritmoaren bidez sentsazioak lortu eta trasmititzen dituzte. Erritmo karratuko bakailo desfasatu eta kontserbadorearekin gertatzen ez den bezala.
Talde horietako bat dugu Vampire weekend. Erritmo Afrikar eta Karibearraz jazten duten pop jolaskor eta argitsua da beraien musika. Entzun diskoa, merezi du eta. Bideoak ere alaiak egiten dituzte.
Ez nuke post hau amaitu nahi palestinarrei elkartasuna azaldu gabe, zenbat hipokrisi ezkutatzen den gatazka honen atzean.
