musikalegi

March 26, 2009

Korrika

Filed under: berriak, gogoetak

Aurten ere hasi zaigu Korrika.

Hizkuntza zahar honek duen adina eta oraindik horrela ibili behar ere… ea noiz uzten duten bakean. Bitartean, nagikeriak utzi eta denok metrotxo batzuk egitera.


March 17, 2009

STIFF LITTLE FINGERS

Filed under: Klasikoak

STIFF LITTLE FINGERS punk-Rock talde mitikoaren bisita dugu duela gutxi.

Lankide batekin taldeari buruz hitz batzuk esan eta malenkoniari leku piskat utzi ondoren posta bat merezi zutela pentsatu nuen.

Beraz hemen doakizue “Combat Rock” indartsua eta bikaina.



March 11, 2009

Eagles Of Death Metal

Filed under: Egungoak

Unibertsitatean eginiko lagun batek, talde honi buruz idatzi zidan. Bere belarriek, orduan bezain fin jarraitze ote zuten jakiteko asmoz, teknologi berriek eskaintzen dizkiguten baliabideak erabiliz, Eagles Of Death Metal taldeari buruzko informazioa irakurtzeari eta abestiak entzuteari ekin nion.

Espero nuen bezala, etzidan hutsik egin, eta asko poztu ninduen, oraindik, orduko toke makarra hori soinean duela ikusteak.

Booggie-a eta bazilea gustoko baduzue…



March 4, 2009

Fai un sol de carallo

Filed under: Klasikoak

Aspaldian alperkeriak jota egon ondoren, atzo, posta berri bat idazteko garaia zela esan nion nere buruari.

Eta ze abesti jarriko ote nuen pentsatzen nuen bitartean, Galiziako hauteskundeak igaro berriak direla eta, Galiziako zenbait talde ikusten aritu naiz youtube-n.

Aukeraturikoa, postaren izenburua irakurri bezain pronto ohartuko zineten bezala, Os resentidos-en Fai un sol de carallo abestia izan da. Mitikoa.























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan

Licencia de Creative Commons Copyleft lizentzia