musikalegi

September 30, 2009

Stone Roses

Filed under: Klasikoak, kuttunak, gogoetak

Joan den astean La jungla sonora irratsaioan entzun ahal izan zen talde klasiko bat aurkeztu nahi dizuet: Stone Roses.

Makina jendek ikusiko zuen eguna argitzen, Manchester-en, dantza-lekuetatik ateratzean gauean hauekin dantza saio ederrak egin ondoren.

P.D. The Stone Roses-en abestiaren aurretik, The soulsavers bikainen abesti bat jarri zuten. Baina bigarren hauek gurean jada agertuak direnez lehenengoak jartzea erabaki dut. Katuek barkatuko al naute?



September 22, 2009

The Dodos

Filed under: kuttunak, Egungoak

Iazko urtean disko bikain bat argitaratu zuen talde bat zuekin entzuteko gogoa piztu zait.

Taldea The Dodos da. Definitzeko zailak. Entzun ea gogoko dituzuen.



September 9, 2009

09-09-09

Filed under: Klasikoak, berriak

Hori izan da data, Beatles taldekoen diskografi guztia digitalki remasterizaturik argitaratzeko.

Radio3-n konparaketa bikaina egin dute zenbait abestien edizio ezberdinekin, diferentziarik antzematen ote zen, eta nere uste apalean, ez dut uste horrenbesterainokoa denik (kontutan hartu behar da irratian entzun dudala, agian, etxean ekipo on batetan entzunda ezberdintasunak handiagoak izango dira).

Era batera edo bestera, betiko abesti bikain eta berritzaileak izaten jarraitzen dute.

Entzun ondorengo abesti guztiz psikodeliko hau. LSD ona hartuko zuten hauek nonbait.


September 2, 2009

Filed under: gogoetak

Oporrak amaitu dira eta lanera. Blogari berriro heltzeko unea ere iritsi da.

Bidaiatzeko gogorik bada, berriro oporrei itxaron behar (fisikoki egin nahi bada behintzat) edo/eta bestela, liburu edo Roge Blasco-ren irratsaioak entzun behar (mentalki bidaiatu nahi bada).

Irratsaio hori dela eta, aurreko denboraldiko saioak hasteko erabiltzen zuen Fermin Muguruzaren abesti hau eskaini nahi dizuet.























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan

Licencia de Creative Commons Copyleft lizentzia