20 eta 25. urteurrenak
Josu Muguruza eta Santi Brouard hilketen urteurren hau aprobetxatu nahi dut, lehenengoaren omenez Ruper Ordorikak idatzi zuen “Ez da posible” abestia elkarrekin entzuteko.
Josu Muguruza eta Santi Brouard hilketen urteurren hau aprobetxatu nahi dut, lehenengoaren omenez Ruper Ordorikak idatzi zuen “Ez da posible” abestia elkarrekin entzuteko.
Tontokaletik blog-ak 3 urte bete dituen hontan, posta hau aprobetxatu nahi nuke zorion bero bat eskaintzeko.
Ipiniko nuen abestia pentsatzean berriz, berak cicatriz taldearen Lola ipini duela ikusirik, errazena egin dut eta nik The Kinks taldearen Lola ipini dut.
Ea gustokoa deken.
Galtzerdi eta azpiko kamiseta zuriak antiestetikoak omen ziren. Hala esan zidan ezagun “lorailo” batek. Kontuan izanda bere pinta lorailoak(permanenteak, pultserak…) ez nion kasurik egin.
Baina “amigo”, ze gertatu zen, kontu horrekin, gaur egun nere haurren ama dena etorri zenean?
Nik, galtzerdi zurien defentsa irmo bat eginez nioen, bazela serie estatu batuar poliziako bat, zeinetan poliziak benetan gogorrak ziren eta galtzerdi zuriak erabiltzen zituzten. Kutsu makarra zutela polizi haiek gainera, beraz etzirela antiestetikoak.
Ohartzerako, koloretako galtzerdiez osatua nuen kajoia.
Seriearen izenburua ez dut gogoratzen baina bai bertako haserako abestia, Del Shannon-en Runaway bikaina. Toke Tarantinianoduna, abestiaren berrikuntza da, musitron izeneko sintetizadorearekin eginiko “solo” bat agertzea.
Ez galdu bideoan dantzan ari den jendea, batez ere gogo-ak
Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan