musikalegi

January 21, 2008

Sly & the Family Stone

Filed under: berrikuntzak

Entzun dezagun Sylvester Stewart (Sly Stone izen artistikoduna) eta bere familia. 60 eta 70 . hamarkadetan jendea dantzan jartzen zuen Funk bikaina egiten zuten.

Gerora Beastie Boys, Public Enemy, Fatboy Slim, Ice Cube eta enparauek berreskuratu zituzten. Latza.


December 29, 2007

San Silbestre

Filed under: berrikuntzak

San Silbestre iristear da, eta horrek zer esan nahi du? urteak hoberenak eman dituela. Errepasoa egiteko garaia dela; zer izan da hoberena? zer txarrena?

Horrelakoetan, urteko diskorik onenak, abestirik onenak… zeintzuk izan diren aipatzea da profesionalena, baina horretarako ez dudanez ez behar haina informazio ez gogorik eta profesionala ez naizenez, norberak egin dezala bere zerrenda.

Urtea bukatzeko, Mika taldearen Relax(Take it easy) eta Lollipop abestiak aukeratu ditut. Bi abesti alai urtea ondo bukatzeko.

Urte berri urte zar
San silbestre galtza zar.
Urtea ondo bukatu eta hobeto hasi. Urte berrion denoi.



Mika - Relax (Take it easy) 2007
Uploaded by ZapMan69


MIKA - Lollipop
Cargado por Mika-official

December 26, 2007

Beach House

Filed under: berrikuntzak

Famili guztia erdizka daukat, ondorioz medikuengana joan behar naiz, erizain lanak egin behar ditut eta medizina guztien ordutegia eta sekuentzia zein den oroitu behar naiz. A ze oporrak!!!

Eskerrak, estres hau gutxitzeko nere medizina propioa aurkitu dudala; ez, ez du belarrekin zerikusirik, Beach House-en abestiak dira. Musika gozoa da bikote honek egiten duena, ahotsa ere horrelakoa du abeslariak, ederra.

Bere Myspace-n abesti batzuk entzun eta jeisteko aukera duzue.


November 13, 2007

Zorionak Tontokaletik

Filed under: berrikuntzak

Zorionak Tontokaletik-i bere lehenengo urtebetetzeagatik. Tontokaletik, Alegiako eta Alegiri buruzko Blog bat da, tarteka beste gogoeta batzuk irakurtzeko parada izan badugu ere. Urte oparo honetan herriari eta herritarrei dagozkien gai ezberdinei buruzko postak irakurri ahal izan ditugu.

Eta baita ere zorionak Txintxarriesferari, bere partaide baten urte betetzea guztiona delako.

Eta ezin ba abesti bat jarri gabe pasa eta hor doakizue txintxarriesferaren alaitasun eta edertasunarekin bat datorren Those Dancing Days taldearen abestia























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan

Licencia de Creative Commons Copyleft lizentzia