musikalegi

April 20, 2008

ANIMAL COLLECTIVE

Zuzeneko latza erakutsi nahi dizuet, oraingo post honetan. Taldea ANIMAL COLLECTIVE da.
Zer esan beraietaz, iazko diskorik hobenetariko bat argitaratu zutela? Beste mundu batekoak diruditela? Bere koktelera musika estilo askotaz betea dagoela? Zenbaitetan Beach Boys gogorarazten didatela? Dena dela, horrelako kontzertuak ikusita, soberan hitzak. Zirraragaria. Latza. Eta hemen, oraindik ere, zenbaitetan “bakailoa” entzuten.. “manda-huevos

P.D. Eskerrik asko Joxi eta ea gustatzen zaiken.



ANIMAL COLLECTIVE , BROTHER SPORT
Cargado por GrrrndZero

March 27, 2008

JAH MASON

Filed under: berriak

Lehengo batean, lankide bati nere hirugarren ahurra den Musikalegi bloga erakustean, reggae estiloko abestirik ez nuela ipini esan zidan. Egia esan behar badut, ez dit tilin berezirik sortzen reggae estiloak, agian abesti batzuek bai, zerbait esaten didate edo aurkitzen diet, baina orokorrean ez.

Gaur, ostegunero berriak musikari eskaintzen dion atalean, hara non eta, Jah Mason reggaelaria gurean dugula irakurri dut. Kafe Antzokian hain zuzen.

Nik ez dut Reggaelari hau ezagutzen baina badirudi oso ibilbide emankorra egiten ari dela eta jamaika uhartean, ez Ugarten, reggaelari esanguratsuenetariko bat dela.

Beraz tori ezazue.


March 10, 2008

Different Drum

Filed under: berriak, zuzenean

Bikoteekin jarraituaz, iazko urteean Susanna Hoffs eta Matthew Sweet musikagileek argitaratu zuten bertsio diskoko abesti bat erakutsi nahi dizuet.

Susanna Hoffs, The Bangles taldeko abeslaria zen. The bangles taldeak, “dama finez” osatua portzierto, 80. hamarkadan zenbait “hit” izan zituen.

Matthew Sweet berriz, gitarradun pop-aren azken 15 urteetako musikagile goraipatuenetako bat da.

Disko goxoa egin zuten. Ikusi eta entzun Different Drum abestia!!


March 6, 2008

katakume

Filed under: berriak, gogoetak

Bada nere herrian, Alegian, katakume berezi bat. Honek bi hanka ditu, baina ipurdia eta mingaina lau hankadunek bezain arina. Beste gauzen artean, katutzarrarekin batera, Bi katu blogaren arduraduna da.

Elkarrekin, blogari bezala lehenengo afaria egin genuenean, eta oker banago bota errua ardo, garagardo edo mondejuei, Robert Plant & Alison Krauss-ek elkarrekin ateratako Raising Sand diskoa goraipatzen zidan. Eta gaur, aurreko postan bere erantzun bat dagoela ikusirik, bikote honen bi abesti ipintzea bururatu zait, zalantzarik gabe disko bikaina egin bai zuten. Latza.

Katutzar eta katakume guztientzat.



February 12, 2008

No time for love in the basque country

Filed under: berriak, gogoetak

The is no time for love in the basque country, please extend the solidarity

Ez dago maitasunerako aukerarik Euskal Herrian, zabaldu elkartasuna

No hay tiempo para el amor en el Pais Vasco, extiende la solidaridad


notimeforlove


February 6, 2008

Inauteriak eta gero?

Filed under: berriak, zuzenean, gogoetak

Amaitu dira inauteriak. Ez dago zalantzarik egun bereziak direla. Makina triste geldituko zen egunerokotasunera itzultzeko gogorik gabe. Beste askok eskerrak emango dizkiote amaitu izanari. Asko edo ni behintzat bai, Tolosako inauterietako karrozetatik kutsu espaniar hori erabat noiz desagertuko zain gelditzen naiz espainiar egiten gaituena ez baita soilik DNI-a.

Nolanahi ere badago bizirik inauterietaz aparte, eta ederra gainera. Bestela ikusi Feist abeslari Kanadiarraren 1234 abestia zuzenean telebista batetan abesten. Abestiaren bideoa ere oso ondo dago baina nahiago izan dut zuzeneko hau jartzea.


February 2, 2008

Les Savy Fav

Filed under: berriak

Les Savy Fav taldeak, 2007. urteko diskorik indartsuenetako bat eskaini ziguten. Pixies, Fugazi… gogorarazten dizkigute, baina zalantzarik gabe beraiek dira musika horren jabe. Zuzenekoak, youtube-n ikusi ahal izan ditudanez latzak dira, abeslariaren xelebrekeriak direla eta.



January 26, 2008

Lorea

Filed under: berriak

Gaur, iaz ikus-entzun nuen abesti batekin topo egin det. Abestia El perro del mar taldearen God Knows da. Aipatu izen horren azpian Sarah Assbring dagoela. bideoa ere ederra da. Eta orduan bezelaxe, geroz eta zakarragoa dagoen bihotz hau, goxatu, bigundu, leundu egin da eta egun hauetan bere bigarren urtea bete duen alabatxotaz gogoratu naiz eta berari eskaintzea pentsatu dut abestia.
Zorionak guapa!!!

P.D. Amatiño, Txinan eginiko Pirritx eta Porrotxen panpinak oparitu dizkiete eta… ze gustoa dabil, Euskal herriko ume guztiak bezala asko matte ditu.


January 15, 2008

Amatiño

Gaur goizean irratian entzun dut eta posta bat eskaintzea otu zait. Amatiño jeltzalea ez dago lasai. Urduri dago gure jeltzalea. Arrazoia, jeltzaleek ETB-ko pailazoengatik apustu itsua egin zutela eta dutela, eta boikotatu izan dituzten pailasoek merchandising kontuetan sekulako jipoia eman dietela joan den eguberrietan, hau da eta garbi esanda Olentzerok Pirritx eta Porrotx aukeratu dituelako.

Erretxinduta dagoela antzematen zen, “pikatuta”.

Duela 20 urte jendea (badirudi Amatiñoren ustez ezker abertzalekoak) kexatu egiten omen zen hemengo enpresarioak txinakin laneko hartu-emanak zituztelako eta orain Pirritx eta Porrotx-ek Txinan egin omen dituzte bere panpinak.

Lasai Amatiño, AHT-ren diruak zuentzako izango dituk, superportukoak ere bai… Lasai egon hadi. Ez harrapatu kasketarik.

Ondoren Xabier Leteren abesti bat izorratu du. Mesedez, etzak abestu gehiago. Eta abestekotan izan dadila GORA ta GORA.

Olentzerok bazekik aukeratzen.


December 21, 2007

Balerditik

Filed under: berriak

Balerditik-ek, urtebete egin digu. Gure herriari, aldarrikapena, ezinbestekoa bihurtu zaio. Honek urtebete darama, Tolosako udalak administratzen duen Bedaio-ren herri izaera aldarrikatzen. Ea lehen baitlehen lortzen duten. Zorionak eta Gora Bedaio. Askatasuna denontzat

Eta ospatzeko G5-en bideo bat.























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan

Licencia de Creative Commons Copyleft lizentzia