musikalegi

April 13, 2008

Baterijolea

Filed under: bitxikeriak

Musikak badu zerbait beste berezitasun artistikoek ez dutena. Sentimenduak inork ez bezala kanporarazten ditu. Bestela ikusi bateria jole Korear honek musika nola bizitzen duen, musikarekin bat nola egiten duen. Intentsoa. Baina musikaren ordez, pattarra edo psikotropikoren baten eragina ez ote den zalantza dut. Nolanahi ere, artista bere osotasunean. Taldeko izarra.


March 15, 2008

Martxoak 15

Filed under: bitxikeriak, Klasikoak

Gaur egun handia da Larraitz nere ilobarentzat. 7 urte bete ditu. Zorionak eta muxu handi bat guapa. Badu aurretik bizia, bai horixe.

Data hori dela eta, interneten nenbilela, gaurko efemerideak begiratzeagatik eman dit. Eta zein izan da sorpresa, taila ederreko artista batek gaur 40 urte bete dituela ikustea. 80. hamarkadan izan zuen ospea taila ederreko neska honek. Zenbait kontzertuetan feministak ere oldartu omen zitzaizkion taila ederreko neska honi. Probokazioarekin jolasten zuen. Kutrea, baina kutrea izaten ere jakin egin behar.

Nik, eta uste dut nik bezala mutil eta gizon gehiagok ere, une xume eta eder bat igarotzen genuela taila ederreko neska hau ikustean. Bai, ikusi diot ze, bere edertasuna bisuala zen neurri handi batean, zenbaitentzat musikala izango bazen ere.

Nor da ordea, neska hau? Bera, SABRINA SALERNO ANDEREINOA da.

Latza ( edo hobetogo esanda latzak).

Gozatu denok eta egin barre, bizia barre eginez ederragoa egiten da eta.


January 15, 2008

Amatiño

Gaur goizean irratian entzun dut eta posta bat eskaintzea otu zait. Amatiño jeltzalea ez dago lasai. Urduri dago gure jeltzalea. Arrazoia, jeltzaleek ETB-ko pailazoengatik apustu itsua egin zutela eta dutela, eta boikotatu izan dituzten pailasoek merchandising kontuetan sekulako jipoia eman dietela joan den eguberrietan, hau da eta garbi esanda Olentzerok Pirritx eta Porrotx aukeratu dituelako.

Erretxinduta dagoela antzematen zen, “pikatuta”.

Duela 20 urte jendea (badirudi Amatiñoren ustez ezker abertzalekoak) kexatu egiten omen zen hemengo enpresarioak txinakin laneko hartu-emanak zituztelako eta orain Pirritx eta Porrotx-ek Txinan egin omen dituzte bere panpinak.

Lasai Amatiño, AHT-ren diruak zuentzako izango dituk, superportukoak ere bai… Lasai egon hadi. Ez harrapatu kasketarik.

Ondoren Xabier Leteren abesti bat izorratu du. Mesedez, etzak abestu gehiago. Eta abestekotan izan dadila GORA ta GORA.

Olentzerok bazekik aukeratzen.


December 14, 2007

40 urte

Nere lankide batek zion, aurten 40 urte egin zituela eta San Ferminetara bakar-bakarrik joan behar zuela ospatzera. Gero, hankako lesio bat medio, etxean gelditu behar izan zuen. Baina seguru nago ondo ospatuko zuela.

Duela 40 urte argitaratu ziren bai eta ere, Rock-aren historiak eman dituen disko garrantzitsuenetariko batzuk. Rock unibertsoaren urterik hoberenaz ari ote gara? Neretzat bai.

Ikusi dezagun zerrenda:

1.-Beatles-en Sgt. Pepper’s Lonely Hearts Club Band: Musika, gazteen aisialdirako tresna bat izatetik adierazpen artistiko bat izatera pasarazi zuen diskoa. Historiako diskorik hoberena ote? Bost pistekin nola egin hori dena?

2.-Velvet Underground-en The Velvet Underground and Nico: (disko hau 1966 grabatua izan zen, baina arazoak zirela eta 1967-an argitaratu zuten) latza. Bai jorratzen zituzten gaiei dagokionez, bai alde musikalari dagokionez, sekulako ekarpena egin zuten. Rock-a jada ez zen inuzentea. Gerora eragin itzela izan zuen diskoak eta taldeak.

3.-The Byrds taldearen Younger Than Yesterday: Rober McGuinghn-ek gitarrari beste dimentsio bat eman zion. Folk rock eta country rock-aren erregek? zoragarria.

4.-Pink Floyd taldearen The Piper at the Gates of Dawn: Rock psikodelikoa-ren aitzindariak? (Barkatu beatles) Historiako disko eraginkorrenetariko bat. Argi dago Syd Barrett beste planeta batetara joaten zela ispirazio bila. Lastima honena.

5.-The doors taldearen the doors: Jim morrison-en ahotsa eta probokazioa eta taldekideen laguntza musikal bikaina. Talde bikaina.

6.-Jimi Hendrix Are You Experienced?: Feedback-aren errege. Basatia.

Eta gehiago daude, baina ez zaituztet nazkatu nahi:

Diskoen jaiotza bikaina, jendearena … baitare. Zorionak denoi. Kuarentones.

November 30, 2007

“Abesti Makarra” zerrenda

Musika, neretzako, sentimenduen deskribapen bat izan ohi da. Eta gaur, gorputz makarra dauket. Musika makarra entzun nahi det. Eta zuen laguntzarekin, ideia ona izango dala pentsatu det, abesti makarren HIT ZERRENDA bat osatzea. Horretarako gustatuko litzaidake animatuko bazinateke eta zuentzat makarrena den abestia zein den esango bazenukete. Ea zer moduzko zerrenda egiten dugun. Animatu


Nik, nere ereserki makarra bezala, SLADE taldearen Cum On Feel The Noize abestia aukeratu det: abesteko era, estribiloa, agertokiko jarrera, glam-aren ikuspegia… makarra, ganberroa, ironikoa. Kontzertu makarra eskaintzeko ezinbesteko abestia.



Slade - come on feel the noise
Uploaded by gotti57

October 25, 2007

Zalantza

Filed under: bitxikeriak, Klasikoak

Zalantza Rolling Stones-en bideo bat ikusterakoan sortu zaidana. Abesten ari dena Mick Jagger al da? Edo gure Pantxoa Carrere da? Alkandora hori, hile horiek… Zenbait eta gehiago ikusi, zalantza handiagoa. Norbait argitzeko gai bada, arren laguntzeko eskatuko nioke.


October 2, 2007

Radiohead

Filed under: bitxikeriak, berriak

Azkenean jarri dute data bere azken lana izango denarena merkaturatzeko. Urriaren 10-a izango da. Saltokietan, CD, binilo, abestien letra, abesti berri, argazki digital eta abarrez osatua dagoen kaxa dotore bat aurkitu ahal izango dugu. 40 liberako balioa izango du.

Taldeak, abestiak eskuratzeko eskaintzen duen beste aukera bat, interneten bidez deskargatu ahal izatea da. Horretarako web-gune bat prestatu dute non abestiak aukeratu ondoren, norberak libreki nahi duen prezioa ordaintzen duen; bai, horrela da, norberak aukeratzen du zenbat ordaindu nahi dituen deskargaturiko abestiak.

Badirudi, honela hiru Radiohead zale talde sortuko direla; alde batetik kolekzionatzaileak, bere talde kuttunak ateratzen duen oro eskura eduki nahi dutenak. Beste alde batetik, zuzen jokatu nahi izango dutenak, entzun dutenari prezio bat ipini eta ordainduaz. Eta azkenik, koiuntura aprobetxatuz, Radiohed-en abesti batzuk dohainik eskuratuko dituztenak.

Abestien zerrenda ondorengoa da:

1. CD-a (Digitalki deskargatu eta kaxako CD nagusian agertuko diren abestia)
15 STEP
BODYSNATCHERS
NUDE
WEIRD FISHES/ARPEGGI
ALL I NEED
FAUST ARP
RECKONER
HOUSE OF CARDS
JIGSAW FALLING INTO PLACE
VIDEOTAPE

2.CD-a (Kaxan bakarrik agertuko diren abestiak))

MK 1
DOWN IS THE NEW UP
GO SLOWLY
MK 2
LAST FLOWERS
UP ON THE LADDER
BANGERS AND MASH
4 MINUTE WARNING

Orain ikusi beharko da ea nolako diskoa argitaratzen duten. Momentuz ez didate sekula huts egin, ondorioz bide beretik jarraituko dutela suposatuko dugu. Eta “erditzearen” zain gauden honetan tori bideo hau gosea kentzeko:



Radiohead - Street Spirit (Fade Out)
Uploaded by camiloandrex

September 24, 2007

Kaleberako festak

Filed under: bitxikeriak, berriak

Manu Chao-ren azken diskoko abesti hau, inork gutxik espero genuenean, kaleberako festak antolatu dituzten hoiei eskaini nahi diet. Kalea dagoen bezala egon arren, lan egin duten guztiei.
Eskertzekoa da eguraldia ere zein ederra aukeratu duten. Hoi dek nibela.
Mila esker herria Herri egiteagatik.


August 25, 2007

Musikaren handitasuna

Filed under: bitxikeriak, berriak

Estribilo itsaskor bat+imajinazioa lepo+ondo pasatzeko gogoa=Architecture in Helsinki-ren bideo alai bat. Nor ez litzateke horrelako talde baten atzetik joango? Ni bai behintzat.



#58.2 - Architecture in helsinki -Like it or not
Uploaded by lablogotheque





















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan

Licencia de Creative Commons Copyleft lizentzia