Indarrean dator Karmen, eta zer hobeto hori demostratzeko, ostiralean, uztailak 17-an, herrian izango dugun kontzertua baino. Horretarako, Euskal Herriko talde esanguratsuenetako bi elkartuko dira Alegiako plazan, Ama Say eta Delorean.
Deloreanek dantzarako rock bikaina eskaintzen digu eta Ama say-ek, aire fresko bat bezala izan zenak Euskal herriko musikarentzat, garai haietako mailako kontzertua eskaintzen badigute, ni pozik.
Michael Jackson-en heriotzak txoko guztiak bete dituen honetan, deigarria iruditu zitzaidan, lehengo larunbatean, euskadi irratiko mahai-inguru batean, Nafarroako PSN-ko alderdikide Euskaldun batek (bereiz ditzagun Euskaldun eta Euskal Herritarra), Michael Jackson-ek eginiko larru azal aldaketa kritikatu zuen, argudiatuz abeslariaren konplexu, fama nahia eta abar.
Horretaraino erabat ados.
Baina segidan berak ere hantzeko gauza egiten duela pentsatu nuen, Espainiar partidu politiko bateko militantea izaki. Hau da, nola egon daiteke euskaldun bat bere kultura une oro zanpatzen ari den partidu batean? Agian ezjakintasunagatik, agian gaizki eramaniko konplexuengatik, agian protagonismo hutsagatik, agian bereziak sentitzeagatik, agian diruagatik, agian koefiziente maila bajuagatik…
Nahasketa polita egiten dutela aipatu zidan, proposamen dantzagarria dela. Eta hori entzun eta nire laguna fidatzekoa denez, hortxe joan nintzen youtube-ra. Ea zuek ere gogokoa duzuen.
GARA-ren WEB orrian irakurri dudanez, BBK Live jaialdian, Echo and the Bunnymen talde mitikoak jo behar omen du. Hori aprobetxatuz, entzun ezazue bere abesti mitikoetako bat.
Euskal Herritarrok, Konplejuz beterik gaudela ematen dit. Konplejuak, geure burua ideologikoki argi eta garbi definitzeko.
Halere, bada jendea garbi definitzen dena, konpleju hauetaz askorik ez dakien jendea, adibidez Bizardunak taldekoak , beraien arabera FOLK RADICAL VASCO, NAFAR HERRI (HIRI) KANTA BERRIAK egiten duen taldea.
Perzepzioaren arabera, 8 minutu eta 23 segundo eternitate bat edo unetxo bat iruditu dakiguke.
Mezetako 8 minutu eta 23 segundo, mezetara joan beharra izaten nuen garai haietan behintzat, eternitate aspergarri bat iruditzen zitzaidan. Imajinatu meza guztia, “nitecuento” (agian gaur egun, eukaristi modernoagoak eta entretenigarriagoak egiteko gai dira, ez det uste baina…).
Aldiz, The Horrors taldearen ‘Sea within a sea’ abesti latzaren 8 minutu eta 23 segundoak entzun eta denbora tarte txiki bat perzibitzen duzu.
Unibertsitatean eginiko lagun batek, talde honi buruz idatzi zidan. Bere belarriek, orduan bezain fin jarraitze ote zuten jakiteko asmoz, teknologi berriek eskaintzen dizkiguten baliabideak erabiliz, Eagles Of Death Metal taldeari buruzko informazioa irakurtzeari eta abestiak entzuteari ekin nion.
Espero nuen bezala, etzidan hutsik egin, eta asko poztu ninduen, oraindik, orduko toke makarra hori soinean duela ikusteak.