20 eta 25. urteurrenak
Josu Muguruza eta Santi Brouard hilketen urteurren hau aprobetxatu nahi dut, lehenengoaren omenez Ruper Ordorikak idatzi zuen “Ez da posible” abestia elkarrekin entzuteko.
Josu Muguruza eta Santi Brouard hilketen urteurren hau aprobetxatu nahi dut, lehenengoaren omenez Ruper Ordorikak idatzi zuen “Ez da posible” abestia elkarrekin entzuteko.
Galtzerdi eta azpiko kamiseta zuriak antiestetikoak omen ziren. Hala esan zidan ezagun “lorailo” batek. Kontuan izanda bere pinta lorailoak(permanenteak, pultserak…) ez nion kasurik egin.
Baina “amigo”, ze gertatu zen, kontu horrekin, gaur egun nere haurren ama dena etorri zenean?
Nik, galtzerdi zurien defentsa irmo bat eginez nioen, bazela serie estatu batuar poliziako bat, zeinetan poliziak benetan gogorrak ziren eta galtzerdi zuriak erabiltzen zituzten. Kutsu makarra zutela polizi haiek gainera, beraz etzirela antiestetikoak.
Ohartzerako, koloretako galtzerdiez osatua nuen kajoia.
Seriearen izenburua ez dut gogoratzen baina bai bertako haserako abestia, Del Shannon-en Runaway bikaina. Toke Tarantinianoduna, abestiaren berrikuntza da, musitron izeneko sintetizadorearekin eginiko “solo” bat agertzea.
Ez galdu bideoan dantzan ari den jendea, batez ere gogo-ak
Joan den astean La jungla sonora irratsaioan entzun ahal izan zen talde klasiko bat aurkeztu nahi dizuet: Stone Roses.
Makina jendek ikusiko zuen eguna argitzen, Manchester-en, dantza-lekuetatik ateratzean gauean hauekin dantza saio ederrak egin ondoren.
P.D. The Stone Roses-en abestiaren aurretik, The soulsavers bikainen abesti bat jarri zuten. Baina bigarren hauek gurean jada agertuak direnez lehenengoak jartzea erabaki dut. Katuek barkatuko al naute?
Oporrak amaitu dira eta lanera. Blogari berriro heltzeko unea ere iritsi da.
Bidaiatzeko gogorik bada, berriro oporrei itxaron behar (fisikoki egin nahi bada behintzat) edo/eta bestela, liburu edo Roge Blasco-ren irratsaioak entzun behar (mentalki bidaiatu nahi bada).
Irratsaio hori dela eta, aurreko denboraldiko saioak hasteko erabiltzen zuen Fermin Muguruzaren abesti hau eskaini nahi dizuet.
Indarrean dator Karmen, eta zer hobeto hori demostratzeko, ostiralean, uztailak 17-an, herrian izango dugun kontzertua baino. Horretarako, Euskal Herriko talde esanguratsuenetako bi elkartuko dira Alegiako plazan, Ama Say eta Delorean.
Deloreanek dantzarako rock bikaina eskaintzen digu eta Ama say-ek, aire fresko bat bezala izan zenak Euskal herriko musikarentzat, garai haietako mailako kontzertua eskaintzen badigute, ni pozik.
Michael Jackson-en heriotzak txoko guztiak bete dituen honetan, deigarria iruditu zitzaidan, lehengo larunbatean, euskadi irratiko mahai-inguru batean, Nafarroako PSN-ko alderdikide Euskaldun batek (bereiz ditzagun Euskaldun eta Euskal Herritarra), Michael Jackson-ek eginiko larru azal aldaketa kritikatu zuen, argudiatuz abeslariaren konplexu, fama nahia eta abar.
Horretaraino erabat ados.
Baina segidan berak ere hantzeko gauza egiten duela pentsatu nuen, Espainiar partidu politiko bateko militantea izaki. Hau da, nola egon daiteke euskaldun bat bere kultura une oro zanpatzen ari den partidu batean? Agian ezjakintasunagatik, agian gaizki eramaniko konplexuengatik, agian protagonismo hutsagatik, agian bereziak sentitzeagatik, agian diruagatik, agian koefiziente maila bajuagatik…
Nik behintzat beste arrazoirik ez dut ikusten.
Festa ederra joan den igandean izan genuena. Hantxe bildu ginen adin guztietako jendea, gaur egun askotan ikusten ez den festa horietakoa izan zen. Latza. Herrikoia. Parte hartzailea.
Zorionak eman orokorrean, bertan izan ginen Alegitar guztiei eta bereziki, Kultur batzordeko partaideei egin zuten lan bikain horregatik. Zorionak eta nola ez, eskerrik asko. Iniziatiba ederra izan zen, Aralarrera joan beharrik etzegoen egun ederra pasatzeko.
Ohitura dut, nire postetan bideo bat jartzea, oraingoan ordea, Tontokaletik blog-era gonbidatu nahi zaituztet, bertan baitaude egun honi buruzko dokumentu interesgarriak.
Euskal Herritarrok, Konplejuz beterik gaudela ematen dit. Konplejuak, geure burua ideologikoki argi eta garbi definitzeko.
Halere, bada jendea garbi definitzen dena, konpleju hauetaz askorik ez dakien jendea, adibidez Bizardunak taldekoak , beraien arabera FOLK RADICAL VASCO, NAFAR HERRI (HIRI) KANTA BERRIAK egiten duen taldea.
Perzepzioaren arabera, 8 minutu eta 23 segundo eternitate bat edo unetxo bat iruditu dakiguke.
Mezetako 8 minutu eta 23 segundo, mezetara joan beharra izaten nuen garai haietan behintzat, eternitate aspergarri bat iruditzen zitzaidan. Imajinatu meza guztia, “nitecuento” (agian gaur egun, eukaristi modernoagoak eta entretenigarriagoak egiteko gai dira, ez det uste baina…).
Aldiz, The Horrors taldearen ‘Sea within a sea’ abesti latzaren 8 minutu eta 23 segundoak entzun eta denbora tarte txiki bat perzibitzen duzu.
Beno, zuek ikusi edo entzun.
Aurten ere hasi zaigu Korrika.
Hizkuntza zahar honek duen adina eta oraindik horrela ibili behar ere… ea noiz uzten duten bakean. Bitartean, nagikeriak utzi eta denok metrotxo batzuk egitera.
Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan