musikalegi

November 4, 2009

Galtzerdi zuriak

Filed under: Klasikoak, kuttunak, gogoetak

Galtzerdi eta azpiko kamiseta zuriak antiestetikoak omen ziren. Hala esan zidan ezagun “lorailo” batek. Kontuan izanda bere pinta lorailoak(permanenteak, pultserak…) ez nion kasurik egin.

Baina “amigo”, ze gertatu zen, kontu horrekin, gaur egun nere haurren ama dena etorri zenean?

Nik, galtzerdi zurien defentsa irmo bat eginez nioen, bazela serie estatu batuar poliziako bat, zeinetan poliziak benetan gogorrak ziren eta galtzerdi zuriak erabiltzen zituzten. Kutsu makarra zutela polizi haiek gainera, beraz etzirela antiestetikoak.

Ohartzerako, koloretako galtzerdiez osatua nuen kajoia.

Seriearen izenburua ez dut gogoratzen baina bai bertako haserako abestia, Del Shannon-en Runaway bikaina. Toke Tarantinianoduna, abestiaren berrikuntza da, musitron izeneko sintetizadorearekin eginiko “solo” bat agertzea.

Ez galdu bideoan dantzan ari den jendea, batez ere gogo-ak


October 22, 2009

Luis Eduardo Aute “al alba”

Filed under: Klasikoak, kuttunak

Izandako lankide batek, maiz abesten zuen abestia zen Luis Eduardo Aute-ren “Al Alba” bikain hau.

Konposatzaileak dioenez, faxistek egin zituzten azken fusilaketen bezperetan idatziriko abestia da. Sekulako denbora tarte txikian idatzia izan omen zen, bapatean sortua. Gogoratu, fusilaketa haietan hil zituztela Txiki eta Otaegi eta FRAP-eko hiru militante.

Abestia zoragarria da, Luis Eduardo Aute-ren asko bezala. Oso atsegina egiten zait musikari hau. Gozatu.


September 30, 2009

Stone Roses

Filed under: Klasikoak, kuttunak, gogoetak

Joan den astean La jungla sonora irratsaioan entzun ahal izan zen talde klasiko bat aurkeztu nahi dizuet: Stone Roses.

Makina jendek ikusiko zuen eguna argitzen, Manchester-en, dantza-lekuetatik ateratzean gauean hauekin dantza saio ederrak egin ondoren.

P.D. The Stone Roses-en abestiaren aurretik, The soulsavers bikainen abesti bat jarri zuten. Baina bigarren hauek gurean jada agertuak direnez lehenengoak jartzea erabaki dut. Katuek barkatuko al naute?



September 9, 2009

09-09-09

Filed under: Klasikoak, berriak

Hori izan da data, Beatles taldekoen diskografi guztia digitalki remasterizaturik argitaratzeko.

Radio3-n konparaketa bikaina egin dute zenbait abestien edizio ezberdinekin, diferentziarik antzematen ote zen, eta nere uste apalean, ez dut uste horrenbesterainokoa denik (kontutan hartu behar da irratian entzun dudala, agian, etxean ekipo on batetan entzunda ezberdintasunak handiagoak izango dira).

Era batera edo bestera, betiko abesti bikain eta berritzaileak izaten jarraitzen dute.

Entzun ondorengo abesti guztiz psikodeliko hau. LSD ona hartuko zuten hauek nonbait.


June 29, 2009

Euskal Michael Jackson-ak

Filed under: Klasikoak, gogoetak, Egungoak

Michael Jackson-en heriotzak txoko guztiak bete dituen honetan, deigarria iruditu zitzaidan, lehengo larunbatean, euskadi irratiko mahai-inguru batean, Nafarroako PSN-ko alderdikide Euskaldun batek (bereiz ditzagun Euskaldun eta Euskal Herritarra), Michael Jackson-ek eginiko larru azal aldaketa kritikatu zuen, argudiatuz abeslariaren konplexu, fama nahia eta abar.

Horretaraino erabat ados.

Baina segidan berak ere hantzeko gauza egiten duela pentsatu nuen, Espainiar partidu politiko bateko militantea izaki. Hau da, nola egon daiteke euskaldun bat bere kultura une oro zanpatzen ari den partidu batean? Agian ezjakintasunagatik, agian gaizki eramaniko konplexuengatik, agian protagonismo hutsagatik, agian bereziak sentitzeagatik, agian diruagatik, agian koefiziente maila bajuagatik…

Nik behintzat beste arrazoirik ez dut ikusten.


June 15, 2009

Echo and the Bunnymen

Filed under: Klasikoak, kuttunak, Egungoak

GARA-ren WEB orrian irakurri dudanez, BBK Live jaialdian, Echo and the Bunnymen talde mitikoak jo behar omen du. Hori aprobetxatuz, entzun ezazue bere abesti mitikoetako bat.

Tori…


May 13, 2009

The Dubliners

Filed under: Klasikoak, zuzenean

Aurreko postan, Bizardunak taldearen Nafarroa abestia ipini nuen, Wild rover abestiaren bertsioa. Oraingoan The Dubliners taldea jartzea pentsatu dut Wild Rover abestiarekin.

Eta abesti bat gutxiegi izango denez, tori ezazue Seven Drunken Nights



April 3, 2009

Bob Dylan

Filed under: Klasikoak, berriak

Apirilaren 27-an, Bob Dylan-en disko berri batek agurtuko gaitu disko dendetan.

Hona hemen disko horretako lehen singlea izango dena. Ederra.


March 17, 2009

STIFF LITTLE FINGERS

Filed under: Klasikoak

STIFF LITTLE FINGERS punk-Rock talde mitikoaren bisita dugu duela gutxi.

Lankide batekin taldeari buruz hitz batzuk esan eta malenkoniari leku piskat utzi ondoren posta bat merezi zutela pentsatu nuen.

Beraz hemen doakizue “Combat Rock” indartsua eta bikaina.



March 4, 2009

Fai un sol de carallo

Filed under: Klasikoak

Aspaldian alperkeriak jota egon ondoren, atzo, posta berri bat idazteko garaia zela esan nion nere buruari.

Eta ze abesti jarriko ote nuen pentsatzen nuen bitartean, Galiziako hauteskundeak igaro berriak direla eta, Galiziako zenbait talde ikusten aritu naiz youtube-n.

Aukeraturikoa, postaren izenburua irakurri bezain pronto ohartuko zineten bezala, Os resentidos-en Fai un sol de carallo abestia izan da. Mitikoa.























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan

Licencia de Creative Commons Copyleft lizentzia