musikalegi

August 20, 2008

Itzulera

Filed under: Klasikoak, kuttunak

Hilabete burmuina posible den gutxiena erabili ondoren, blogari berriro heltzea erabaki det. Ez pentsa suziriak botatzeko dagoenik nere burua, beraz aurkezpenik behar ez duen klasiko bat aukeratu dut. Abesti benetan kuttuna. Generazio, mugimendu eta jarrera baten erreferente baino gehiago. Gozatu.

July 14, 2008

Herriko festak

Karmen-en eguna iritsi da, eta horrekin batera Alegiako jaiak.

Musika emanaldiei dagokionez Ruper Ordorikaren kontzertua genuke ekintza azpimarragarrienetako bat (asteartea 15).

Ezin ahaztu ezta ere, Tapia eta Leturia, Boulebarreko kontzertuak, berbenako taldeak, txarangak, herriko trikitilariak, dultzaineroak… bejondiela denei.

Eta girotzeko har ezazue Joseba Sarrionaindiaren hitzetan oinarritutako Ruper-en Hiriak abestia. Bi maisu helburu bati loturik.


July 5, 2008

BOOKER T & THE MG’S

Filed under: Klasikoak, kuttunak

1962-ko R&B zoragarri bat entzutera gonbidatu nahi zaituztet. Estudioan bapatean sorturiko abesti bat. Oso gogokoa dut bere erritmo sarkorra, bere gitarra riff-ak eta organu melodia.
Ez zen nolanahiko taldea BOOKER T & THE MG’S, ez horixe.


June 2, 2008

The Sonics-The Fuzztones

Filed under: Klasikoak, kuttunak

Aste buru honetan The Sonics eta The Fuzztones taldeen kontzertuak izan ditugu Euskal herrian.

Zer esan The Sonics-etaz. 19-ren bat urte nintuela ezagutu nuen, zinta (noski pirateatuak) eta binilo formatoetan (oraindik Garage-agoa). Garajeek kotxea sartzeko leku bat izateaz aparte, rock indartsua egiteko balio zutela irakatsi zuten. 60. hamarkadan bazen Punk-a. Eta basatia eta indartsua zen.
Entzun bideoko Psycho klasikoak aurkezten dizkigun gitarrak eta abesteko era. Klasiko baten aurrean gaude. Latzak orduan eta orain.

The Fuzztones ere ez da makala. 80.hamarkadan Garage rock-ak izan zuen revival-eko partaide garrantzitsuenetakoa dugu. Hau ere kultuko taldea da. Jarraitzaile kopuru handia ez baina horiek fidelak. Beraiek bezala. Beraien klasikoetako bat 1-2-5 abestia da.

Ea tabernetan honelako rock bikaina noiz entzuten dugun, hau betiko musika baita, garagardo hotz batekin entzun beharrekoa.



May 10, 2008

Eleftheria Arvanitaki

Filed under: zuzenean, kuttunak, gogoetak

Maiatzaren 1-ean izan zen Eleftheria Arvanitaki andereinoa Donostian. Cave jauna ikusi eta 8 egunetara hain zuzen. Eta han ginen bikotea eta biok, okasiorako prestaturik.

Honek etzuen hutsik egin, ez horixe. Ze maila berak, eta bere 7 laguntzaileek. Ikaragarria. 8 egun lehenagoko kontzertutik “bueno” batekin irten banintz ere, oraingoan ezitzaidan horrelakorik gertatu. Hori bai, oraingo honetan ere ez nuen jaso espero nuena, kasu honetan motz gelditu zen espero nuena. Ze indarra. Latza izan zen.

Eta konparazioekin jarraituz, 8 egun lehenago, Cave jaunak inolako interesik ez bazuen azaldu kontzertua eman beharreko herrialdearen errealitatea ezagutzearren (bere uste inozoan Espainian zegoen), Eleftheria Arvanitaki andereinoak, txuleten laguntzekin, kontzertuko sarrera hitzak eta amaierako taldearen aurkezpena, Euskaraz egin zituen. Bejon deiola.


April 30, 2008

Josetxo Anitua

Filed under: Klasikoak, kuttunak, gogoetak

Duela gutxi zendu zen Josetxo Anitua, Cancer Moon taldeko abeslaria.

Oroitzen naiz, 90. hamarkadaren haseran, Cancer Moon, la Secta, Los Clavos, El Inquilino comunista, Ama Say, los Bichos… bezalako taldeak entzuteak berpiztu egin ninduela. Posible zen Euskal herrian, punk giroko kalejirekin slogan sinpleak bezain hutsak botatzeaz aparte (”Un patriota un idiota”, “Sin pais” “mierda…”, “odio…”) beste diskurtso bateko Rock-a egitea, kalitate handiko Rock-a.

Eta hori egin zuten Cancer Moon-ekoek. Gure artean, handiak bezain ezezagunak izan zirenak. Gurean, Rock-a, jarrera kontua gehiago baita kalitate kontua baino.

Oharra: Oso gogoko ditut kalejirak eta sortzen duten giroa.



April 17, 2008

Desioak

Filed under: Klasikoak, kuttunak, gogoetak

Desioa, gogo edo nahiak ase edo betetzeko irrika omen da.
Badut nik datorren hilabetetarako zenbait nahi betetzeko irrika eta horiei buruz pentsatzen ari nintzela, non bururatu zaidan desio doktorearengana joatea. Argi dut ez didala nire nahiak asetzen lagunduko baina bai denbora atseginagoa bihurtuko, urteetan egin duen bezala.


April 5, 2008

DIABOLOGUM

Filed under: Klasikoak, kuttunak

Fraintzian bada talde eta bakarlari bikainik, eta asko gainera. Pertsonalitate berezia dute Rock-a tratatzean.
Talde hauetako bat Diabologum da. Edo zen, hobetogo esanda, 1998-an utzi bai zioten talde bezala funtzionatzeari. Bere azken lana, “#3” diskoa izan zen. Eta ez nolanahikoa. Latza!! oso-oso latza!! Hemen ez dago “buen rollito”-rik. Hau, latza da. Denbora igarotzeak ez dio minik egin diskoari, edo akaso alderantziz. Sortzen duten atmosferak ez du inor bere onean uzten.
Nik bi abesti aukeratu ditut gurean jartzeko; lehenengoa “A découvrir absolument” abestia da eta bigarrengoa “La maman et la putain“. Bigarren abesti honen oinarria, 1973. urtean filmatua izan zen eta izen berdina duen filmeko azken monologoa izan da. Ikaragarria. Filma ere oso ona omen da. Nik hori ez dakit, baina abestia bai.



April 1, 2008

Hallelujah

Hiztegiaren arabera, Hallelujah, poztasun oihu bat da.

Jeff Buckley-k, Leonard Cohen-en Hallelujah abestia, edertasun oihu bihurtu zuen. Ez zen poztasun oihu bat. Entzuteak sortzen zuen poztasuna. Grace disko guztiak bezala.

Nik abesti hau aukeratu dut, bixi-poxa ematen didan pertsonari, bere urtebetetze egunean, eskaintzeko.

Zorionak KARI!!


March 1, 2008

Gozamena

Filed under: Klasikoak, zuzenean, kuttunak

Ez zait beste hitzik etortzen burura abesti hau entzuten dudanean. Ze sentsazio politak. Minutu eta segunduak mantsoago igarotzen dira.

Abestia Leonard Cohen-en “Sister of mercy” da, baina kasu honetan Beth Orton abeslariak abestua. Cohen-i egin zioten I´m your man homenaldi diskoan agertzen da. Disko osoa da zoragarria eta ahal badezue lortu ezazue. Eta lortu ondoren, maite dezuenari jarri eta une eder bat igaro ezazue.

Entzun, utzi egiten ari zaretena, eta entzun, eta gozatu, eta maitatu.























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan

Licencia de Creative Commons Copyleft lizentzia