musikalegi

November 27, 2008

Richard Hawley

Filed under: kuttunak

Ordenagailu eta bion arteko arazoak amaitu direla eta, berriro indarturik nagoelakoan, XXI. mendeko Crooner handienetako bat aurkeztu nahi dizuet.

Bera, Richard Hawley, The Longpips eta The Pulp taldeko gitarrajolea izana dugu. Une lasai bat igaro nahi den aldiro biziki gustora entzuten dudan musikaria da, latza da. Ze klasea.

Egiten ari zaretena utzi eta entzun mesedez.



November 10, 2008

Miriam Makeba

Oraintxe entzun dut, ETB-ko albistegian, Miriam Makeba andereinoa zendu dela kontzertu bat eman ondoren, bihotzekoak jota.

Badira abestiak, bare handitasunagatik kantari, garai, estilo eta abar gailentzen dituztenak, hau horietako baten jabe zen, Pata-pata abestiarena.

Abeslariz aparte, beltzen eskubideen alde borrokatu izanaren ondorioak pairatu behar izan zituen.

Bedi honako hau andere handi bati eginiko homenaldi apal bat.


November 6, 2008

Obama

Filed under: Klasikoak, kuttunak

Obamaren itzaletik ezin izan dut ihes egin. Ez dut ni asko espero honengandik baina badirudi askok baietz. Itxaron dezatela eserita.

Tipo hau hona ekartzeko aukera, MARVIN GAYE mitikoa gogoko duela entzun izanak eman dit.

Entzun eta zeok aukeratu.

Ni, honetan behintzat ados nago.


October 17, 2008

Buruan bueltaka

Filed under: Klasikoak, kuttunak, gogoetak

Askotan eduki ohi da abesti bat egunean zehar buruan bueltaka. Batzuetan abesti “casposoek” konkistatzen dute gure buruak, besteetan berriz ez, pena merezi duten taldeen abestiak. Baina emaitza beti berdina da, altu abestuz gero, ingurukoak nazkatzea.

Nik gaur buruan bueltaka izan dudan abestia, The Clash-en this is england izan da. Produkzioaren eraginez, futbol zelaietarako moduko ereserkiez osaturiko Cut the Crap diskoko abestia. Diska arraroa The clash-entzat.

Ia etzaituztedan nazkatzen.


August 20, 2008

Itzulera

Filed under: Klasikoak, kuttunak

Hilabete burmuina posible den gutxiena erabili ondoren, blogari berriro heltzea erabaki det. Ez pentsa suziriak botatzeko dagoenik nere burua, beraz aurkezpenik behar ez duen klasiko bat aukeratu dut. Abesti benetan kuttuna. Generazio, mugimendu eta jarrera baten erreferente baino gehiago. Gozatu.

July 14, 2008

Herriko festak

Karmen-en eguna iritsi da, eta horrekin batera Alegiako jaiak.

Musika emanaldiei dagokionez Ruper Ordorikaren kontzertua genuke ekintza azpimarragarrienetako bat (asteartea 15).

Ezin ahaztu ezta ere, Tapia eta Leturia, Boulebarreko kontzertuak, berbenako taldeak, txarangak, herriko trikitilariak, dultzaineroak… bejondiela denei.

Eta girotzeko har ezazue Joseba Sarrionaindiaren hitzetan oinarritutako Ruper-en Hiriak abestia. Bi maisu helburu bati loturik.


July 5, 2008

BOOKER T & THE MG’S

Filed under: Klasikoak, kuttunak

1962-ko R&B zoragarri bat entzutera gonbidatu nahi zaituztet. Estudioan bapatean sorturiko abesti bat. Oso gogokoa dut bere erritmo sarkorra, bere gitarra riff-ak eta organu melodia.
Ez zen nolanahiko taldea BOOKER T & THE MG’S, ez horixe.


June 2, 2008

The Sonics-The Fuzztones

Filed under: Klasikoak, kuttunak

Aste buru honetan The Sonics eta The Fuzztones taldeen kontzertuak izan ditugu Euskal herrian.

Zer esan The Sonics-etaz. 19-ren bat urte nintuela ezagutu nuen, zinta (noski pirateatuak) eta binilo formatoetan (oraindik Garage-agoa). Garajeek kotxea sartzeko leku bat izateaz aparte, rock indartsua egiteko balio zutela irakatsi zuten. 60. hamarkadan bazen Punk-a. Eta basatia eta indartsua zen.
Entzun bideoko Psycho klasikoak aurkezten dizkigun gitarrak eta abesteko era. Klasiko baten aurrean gaude. Latzak orduan eta orain.

The Fuzztones ere ez da makala. 80.hamarkadan Garage rock-ak izan zuen revival-eko partaide garrantzitsuenetakoa dugu. Hau ere kultuko taldea da. Jarraitzaile kopuru handia ez baina horiek fidelak. Beraiek bezala. Beraien klasikoetako bat 1-2-5 abestia da.

Ea tabernetan honelako rock bikaina noiz entzuten dugun, hau betiko musika baita, garagardo hotz batekin entzun beharrekoa.



May 10, 2008

Eleftheria Arvanitaki

Filed under: zuzenean, kuttunak, gogoetak

Maiatzaren 1-ean izan zen Eleftheria Arvanitaki andereinoa Donostian. Cave jauna ikusi eta 8 egunetara hain zuzen. Eta han ginen bikotea eta biok, okasiorako prestaturik.

Honek etzuen hutsik egin, ez horixe. Ze maila berak, eta bere 7 laguntzaileek. Ikaragarria. 8 egun lehenagoko kontzertutik “bueno” batekin irten banintz ere, oraingoan ezitzaidan horrelakorik gertatu. Hori bai, oraingo honetan ere ez nuen jaso espero nuena, kasu honetan motz gelditu zen espero nuena. Ze indarra. Latza izan zen.

Eta konparazioekin jarraituz, 8 egun lehenago, Cave jaunak inolako interesik ez bazuen azaldu kontzertua eman beharreko herrialdearen errealitatea ezagutzearren (bere uste inozoan Espainian zegoen), Eleftheria Arvanitaki andereinoak, txuleten laguntzekin, kontzertuko sarrera hitzak eta amaierako taldearen aurkezpena, Euskaraz egin zituen. Bejon deiola.


April 30, 2008

Josetxo Anitua

Filed under: Klasikoak, kuttunak, gogoetak

Duela gutxi zendu zen Josetxo Anitua, Cancer Moon taldeko abeslaria.

Oroitzen naiz, 90. hamarkadaren haseran, Cancer Moon, la Secta, Los Clavos, El Inquilino comunista, Ama Say, los Bichos… bezalako taldeak entzuteak berpiztu egin ninduela. Posible zen Euskal herrian, punk giroko kalejirekin slogan sinpleak bezain hutsak botatzeaz aparte (”Un patriota un idiota”, “Sin pais” “mierda…”, “odio…”) beste diskurtso bateko Rock-a egitea, kalitate handiko Rock-a.

Eta hori egin zuten Cancer Moon-ekoek. Gure artean, handiak bezain ezezagunak izan zirenak. Gurean, Rock-a, jarrera kontua gehiago baita kalitate kontua baino.

Oharra: Oso gogoko ditut kalejirak eta sortzen duten giroa.
























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan

Licencia de Creative Commons Copyleft lizentzia