musikalegi

July 14, 2008

Herriko festak

Karmen-en eguna iritsi da, eta horrekin batera Alegiako jaiak.

Musika emanaldiei dagokionez Ruper Ordorikaren kontzertua genuke ekintza azpimarragarrienetako bat (asteartea 15).

Ezin ahaztu ezta ere, Tapia eta Leturia, Boulebarreko kontzertuak, berbenako taldeak, txarangak, herriko trikitilariak, dultzaineroak… bejondiela denei.

Eta girotzeko har ezazue Joseba Sarrionaindiaren hitzetan oinarritutako Ruper-en Hiriak abestia. Bi maisu helburu bati loturik.


May 10, 2008

HEAVY TRASH

Filed under: Klasikoak, zuzenean

HEAVY TRASH-en kontzertua izan dugu aste honetan kafe antzokian. Jon spencer-en talde berria. Ez dakit nola joan ote zen baina ikusi ezazue Jon spencer ze nolako kontzertuak emateko gai den, kasu honeta bere blues explosion taldearekin, azkenean apur bat sobreaktuatu egiten badu ere.


Eleftheria Arvanitaki

Filed under: zuzenean, kuttunak, gogoetak

Maiatzaren 1-ean izan zen Eleftheria Arvanitaki andereinoa Donostian. Cave jauna ikusi eta 8 egunetara hain zuzen. Eta han ginen bikotea eta biok, okasiorako prestaturik.

Honek etzuen hutsik egin, ez horixe. Ze maila berak, eta bere 7 laguntzaileek. Ikaragarria. 8 egun lehenagoko kontzertutik “bueno” batekin irten banintz ere, oraingoan ezitzaidan horrelakorik gertatu. Hori bai, oraingo honetan ere ez nuen jaso espero nuena, kasu honetan motz gelditu zen espero nuena. Ze indarra. Latza izan zen.

Eta konparazioekin jarraituz, 8 egun lehenago, Cave jaunak inolako interesik ez bazuen azaldu kontzertua eman beharreko herrialdearen errealitatea ezagutzearren (bere uste inozoan Espainian zegoen), Eleftheria Arvanitaki andereinoak, txuleten laguntzekin, kontzertuko sarrera hitzak eta amaierako taldearen aurkezpena, Euskaraz egin zituen. Bejon deiola.


April 25, 2008

Nick Cave

Filed under: zuzenean, gogoetak

Iritsi zen eguna eta Nikolas Euskal Herrira etorri zen. Nikolas eta bere hazi txarrak. Ezin ba hutsik egin. Lehenengo aldia nuen Nikolas ikusteko.

Kontzertuan zehar txandakatuz joan zen abesti indartsuak eta pausatuagoak. Klasiko asko errepasatu zituen. Indarra transmititzen eta zerbait berezia dutenik ezin ukatu. Ni behintzat, amaieran nekatua baldin banengoen ere, nahiko gustora egon nintzen.

Baina zalantza batzuk baditut; Norbaitek teklaturik entzun al zuen kontzertuan zehar? Nik behin. Norbaiti baxuak burua lertu al zion? Neri amaieran kasi-kasi, gehiegi entzuten zela iruditu zitzaidan. Nikolas zenbait abestietan, bere pedora joaten zela iritzi al dio norbaitek? Zergatik esan zigun hainbeste aldiz fakiu? hain kristaua izanda, pekatua dela jakin beharko luke.


April 20, 2008

ANIMAL COLLECTIVE

Zuzeneko latza erakutsi nahi dizuet, oraingo post honetan. Taldea ANIMAL COLLECTIVE da.
Zer esan beraietaz, iazko diskorik hobenetariko bat argitaratu zutela? Beste mundu batekoak diruditela? Bere koktelera musika estilo askotaz betea dagoela? Zenbaitetan Beach Boys gogorarazten didatela? Dena dela, horrelako kontzertuak ikusita, soberan hitzak. Zirraragaria. Latza. Eta hemen, oraindik ere, zenbaitetan “bakailoa” entzuten.. “manda-huevos

P.D. Eskerrik asko Joxi eta ea gustatzen zaiken.



ANIMAL COLLECTIVE , BROTHER SPORT
Cargado por GrrrndZero

April 1, 2008

Hallelujah

Hiztegiaren arabera, Hallelujah, poztasun oihu bat da.

Jeff Buckley-k, Leonard Cohen-en Hallelujah abestia, edertasun oihu bihurtu zuen. Ez zen poztasun oihu bat. Entzuteak sortzen zuen poztasuna. Grace disko guztiak bezala.

Nik abesti hau aukeratu dut, bixi-poxa ematen didan pertsonari, bere urtebetetze egunean, eskaintzeko.

Zorionak KARI!!


March 10, 2008

Different Drum

Filed under: berriak, zuzenean

Bikoteekin jarraituaz, iazko urteean Susanna Hoffs eta Matthew Sweet musikagileek argitaratu zuten bertsio diskoko abesti bat erakutsi nahi dizuet.

Susanna Hoffs, The Bangles taldeko abeslaria zen. The bangles taldeak, “dama finez” osatua portzierto, 80. hamarkadan zenbait “hit” izan zituen.

Matthew Sweet berriz, gitarradun pop-aren azken 15 urteetako musikagile goraipatuenetako bat da.

Disko goxoa egin zuten. Ikusi eta entzun Different Drum abestia!!


March 1, 2008

Gozamena

Filed under: Klasikoak, zuzenean, kuttunak

Ez zait beste hitzik etortzen burura abesti hau entzuten dudanean. Ze sentsazio politak. Minutu eta segunduak mantsoago igarotzen dira.

Abestia Leonard Cohen-en “Sister of mercy” da, baina kasu honetan Beth Orton abeslariak abestua. Cohen-i egin zioten I´m your man homenaldi diskoan agertzen da. Disko osoa da zoragarria eta ahal badezue lortu ezazue. Eta lortu ondoren, maite dezuenari jarri eta une eder bat igaro ezazue.

Entzun, utzi egiten ari zaretena, eta entzun, eta gozatu, eta maitatu.


February 26, 2008

Mitinak

Mitinetara joatera merezi ote du?. Eta hain zuzen peneuvekoetara? Eta zergatik derrepente joera hau?

Batzokiko neska aurkitu genezakelako. Eta badakizue nolakoak den. Ezetz? Betagarrikoek esango digute.

Ez da oso kalitate oneko bideoa baino, nik beti gustora entzuten dudan abesti bat da. Zuek erabaki orain, mitinetara joatea merezi ote duen edo ez, ni behintzat ez noa, ezta…

P.D. Doctor deseoren bideoa jarri nahi nuen, abesti honekin bideo bat egin zutelakoan bait nago, baina ez dut aurkitu.


February 6, 2008

Inauteriak eta gero?

Filed under: berriak, zuzenean, gogoetak

Amaitu dira inauteriak. Ez dago zalantzarik egun bereziak direla. Makina triste geldituko zen egunerokotasunera itzultzeko gogorik gabe. Beste askok eskerrak emango dizkiote amaitu izanari. Asko edo ni behintzat bai, Tolosako inauterietako karrozetatik kutsu espaniar hori erabat noiz desagertuko zain gelditzen naiz espainiar egiten gaituena ez baita soilik DNI-a.

Nolanahi ere badago bizirik inauterietaz aparte, eta ederra gainera. Bestela ikusi Feist abeslari Kanadiarraren 1234 abestia zuzenean telebista batetan abesten. Abestiaren bideoa ere oso ondo dago baina nahiago izan dut zuzeneko hau jartzea.























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan

Licencia de Creative Commons Copyleft lizentzia