musikalegi

May 10, 2008

HEAVY TRASH

Filed under: Klasikoak, zuzenean

HEAVY TRASH-en kontzertua izan dugu aste honetan kafe antzokian. Jon spencer-en talde berria. Ez dakit nola joan ote zen baina ikusi ezazue Jon spencer ze nolako kontzertuak emateko gai den, kasu honeta bere blues explosion taldearekin, azkenean apur bat sobreaktuatu egiten badu ere.


Eleftheria Arvanitaki

Filed under: zuzenean, kuttunak, gogoetak

Maiatzaren 1-ean izan zen Eleftheria Arvanitaki andereinoa Donostian. Cave jauna ikusi eta 8 egunetara hain zuzen. Eta han ginen bikotea eta biok, okasiorako prestaturik.

Honek etzuen hutsik egin, ez horixe. Ze maila berak, eta bere 7 laguntzaileek. Ikaragarria. 8 egun lehenagoko kontzertutik “bueno” batekin irten banintz ere, oraingoan ezitzaidan horrelakorik gertatu. Hori bai, oraingo honetan ere ez nuen jaso espero nuena, kasu honetan motz gelditu zen espero nuena. Ze indarra. Latza izan zen.

Eta konparazioekin jarraituz, 8 egun lehenago, Cave jaunak inolako interesik ez bazuen azaldu kontzertua eman beharreko herrialdearen errealitatea ezagutzearren (bere uste inozoan Espainian zegoen), Eleftheria Arvanitaki andereinoak, txuleten laguntzekin, kontzertuko sarrera hitzak eta amaierako taldearen aurkezpena, Euskaraz egin zituen. Bejon deiola.


April 30, 2008

Josetxo Anitua

Filed under: Klasikoak, kuttunak, gogoetak

Duela gutxi zendu zen Josetxo Anitua, Cancer Moon taldeko abeslaria.

Oroitzen naiz, 90. hamarkadaren haseran, Cancer Moon, la Secta, Los Clavos, El Inquilino comunista, Ama Say, los Bichos… bezalako taldeak entzuteak berpiztu egin ninduela. Posible zen Euskal herrian, punk giroko kalejirekin slogan sinpleak bezain hutsak botatzeaz aparte (”Un patriota un idiota”, “Sin pais” “mierda…”, “odio…”) beste diskurtso bateko Rock-a egitea, kalitate handiko Rock-a.

Eta hori egin zuten Cancer Moon-ekoek. Gure artean, handiak bezain ezezagunak izan zirenak. Gurean, Rock-a, jarrera kontua gehiago baita kalitate kontua baino.

Oharra: Oso gogoko ditut kalejirak eta sortzen duten giroa.



April 25, 2008

Nick Cave

Filed under: zuzenean, gogoetak

Iritsi zen eguna eta Nikolas Euskal Herrira etorri zen. Nikolas eta bere hazi txarrak. Ezin ba hutsik egin. Lehenengo aldia nuen Nikolas ikusteko.

Kontzertuan zehar txandakatuz joan zen abesti indartsuak eta pausatuagoak. Klasiko asko errepasatu zituen. Indarra transmititzen eta zerbait berezia dutenik ezin ukatu. Ni behintzat, amaieran nekatua baldin banengoen ere, nahiko gustora egon nintzen.

Baina zalantza batzuk baditut; Norbaitek teklaturik entzun al zuen kontzertuan zehar? Nik behin. Norbaiti baxuak burua lertu al zion? Neri amaieran kasi-kasi, gehiegi entzuten zela iruditu zitzaidan. Nikolas zenbait abestietan, bere pedora joaten zela iritzi al dio norbaitek? Zergatik esan zigun hainbeste aldiz fakiu? hain kristaua izanda, pekatua dela jakin beharko luke.


April 20, 2008

ANIMAL COLLECTIVE

Zuzeneko latza erakutsi nahi dizuet, oraingo post honetan. Taldea ANIMAL COLLECTIVE da.
Zer esan beraietaz, iazko diskorik hobenetariko bat argitaratu zutela? Beste mundu batekoak diruditela? Bere koktelera musika estilo askotaz betea dagoela? Zenbaitetan Beach Boys gogorarazten didatela? Dena dela, horrelako kontzertuak ikusita, soberan hitzak. Zirraragaria. Latza. Eta hemen, oraindik ere, zenbaitetan “bakailoa” entzuten.. “manda-huevos

P.D. Eskerrik asko Joxi eta ea gustatzen zaiken.



ANIMAL COLLECTIVE , BROTHER SPORT
Cargado por GrrrndZero

April 17, 2008

Desioak

Filed under: Klasikoak, kuttunak, gogoetak

Desioa, gogo edo nahiak ase edo betetzeko irrika omen da.
Badut nik datorren hilabetetarako zenbait nahi betetzeko irrika eta horiei buruz pentsatzen ari nintzela, non bururatu zaidan desio doktorearengana joatea. Argi dut ez didala nire nahiak asetzen lagunduko baina bai denbora atseginagoa bihurtuko, urteetan egin duen bezala.


April 13, 2008

Baterijolea

Filed under: bitxikeriak

Musikak badu zerbait beste berezitasun artistikoek ez dutena. Sentimenduak inork ez bezala kanporarazten ditu. Bestela ikusi bateria jole Korear honek musika nola bizitzen duen, musikarekin bat nola egiten duen. Intentsoa. Baina musikaren ordez, pattarra edo psikotropikoren baten eragina ez ote den zalantza dut. Nolanahi ere, artista bere osotasunean. Taldeko izarra.


April 5, 2008

DIABOLOGUM

Filed under: Klasikoak, kuttunak

Fraintzian bada talde eta bakarlari bikainik, eta asko gainera. Pertsonalitate berezia dute Rock-a tratatzean.
Talde hauetako bat Diabologum da. Edo zen, hobetogo esanda, 1998-an utzi bai zioten talde bezala funtzionatzeari. Bere azken lana, “#3” diskoa izan zen. Eta ez nolanahikoa. Latza!! oso-oso latza!! Hemen ez dago “buen rollito”-rik. Hau, latza da. Denbora igarotzeak ez dio minik egin diskoari, edo akaso alderantziz. Sortzen duten atmosferak ez du inor bere onean uzten.
Nik bi abesti aukeratu ditut gurean jartzeko; lehenengoa “A découvrir absolument” abestia da eta bigarrengoa “La maman et la putain“. Bigarren abesti honen oinarria, 1973. urtean filmatua izan zen eta izen berdina duen filmeko azken monologoa izan da. Ikaragarria. Filma ere oso ona omen da. Nik hori ez dakit, baina abestia bai.



April 1, 2008

Hallelujah

Hiztegiaren arabera, Hallelujah, poztasun oihu bat da.

Jeff Buckley-k, Leonard Cohen-en Hallelujah abestia, edertasun oihu bihurtu zuen. Ez zen poztasun oihu bat. Entzuteak sortzen zuen poztasuna. Grace disko guztiak bezala.

Nik abesti hau aukeratu dut, bixi-poxa ematen didan pertsonari, bere urtebetetze egunean, eskaintzeko.

Zorionak KARI!!


March 27, 2008

JAH MASON

Filed under: berriak

Lehengo batean, lankide bati nere hirugarren ahurra den Musikalegi bloga erakustean, reggae estiloko abestirik ez nuela ipini esan zidan. Egia esan behar badut, ez dit tilin berezirik sortzen reggae estiloak, agian abesti batzuek bai, zerbait esaten didate edo aurkitzen diet, baina orokorrean ez.

Gaur, ostegunero berriak musikari eskaintzen dion atalean, hara non eta, Jah Mason reggaelaria gurean dugula irakurri dut. Kafe Antzokian hain zuzen.

Nik ez dut Reggaelari hau ezagutzen baina badirudi oso ibilbide emankorra egiten ari dela eta jamaika uhartean, ez Ugarten, reggaelari esanguratsuenetariko bat dela.

Beraz tori ezazue.























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan

Licencia de Creative Commons Copyleft lizentzia